Musika zelta, folk eta pop ukituekin jotzen zuen talde Hondarrutar honek 90. hamarkdan zehar egon zen emanaldiak ematen Euskal Herrian zehar.
1992an lagun talde bat talde bat egiteko batu zen. Hasieran ondo pasatzeko besterik ez zuten egin izan ere, ,managerrik ere ez zuten eta herriz herri eta tabernaz taberna joaten ziren emanaldiak ematen. Taldea bizkor eman zen ezagutzera eta partaideek zerbait serioagoa egitea erabaki zuten, horren ondorioa izan zen "Sorotan Bele". 40.000 ale saldu zituzten eta taldeak bere mugak gainditu zituen eta askoz ere emanaldi gehiago ematen hasi zen.
1994an "Mundu hegian" plazaratu zuten. bi urte beranduago taldeak berak editaturiko diska atera zuten "Jon-en kezkak". Azken honetan taldeak fok musika alde batera utzi eta soinu berrien bila habiatu zen.
96an taldeak bere azken emanaldia eman zuen Irunen.
Rock musikaren histrian eragin handiena sortu duen gitarrajole, abeslari eta konposatzailea da Chuck Berry. "Roll Over Beethoven", "Rock and Roll Music", "Route 66", "Johnny B. Goode", eta "Maybellene" bezalako abestiek 50. hamarkadari doinua jarri zioten rock and roll musikagile handienetako baten eskuetan.
Berryk Grammi saria irabazi zuen 1984an eta Rolling Stones aldizkariak 5. postuan kokatzen du, "The inmortals" deritzon zerrenadan, Bob Dylanen, The Rolling Stons, Elvis eta Beatlesen atzetik.
Charles Edward Anderson "Chuck" Berry Misurin jaio zen 1926an. Gaztetatik hasi zen gitarra jotzen eta 50 hamarkadan berhala lortu zuen arrakasta, garaiko beste artista famatu batzuekin batera. Hala ere justiziarekin arazoak izan zituen eta bi aldiz izan zen kartzelan.
Bere bizi guztian zehar hainbat artista famaturekin batera igo izan da emanaldiak ematera. Bere esdtiloak garai bateko musika eta baita gizartea ankaz gora jarri zuten, rock musikari eta gitarra jotzeko ereri izugarrizko eraldaketa suposatu zuen Berryren estiloak. Bere musikaren bertsioak egiten dituzten musikagileak ehunka konta daitezke eta oraindik ere badute zer esana bere abestiek.
1976an sortutako Punk talde hau, rockak Pistols eta Damned bezalako taldeekin batera etorri zen punk eztanda hartan sortu zen. Oraindik ekinean dagoen talde gutxi horietako bat da UK Subs.
Charlie Harper izan zen taldearen sortzailea eta oraindik bertan dagoen bakarra. Beste postu guztiak hainbat aldiz izan dira akdatuak, baina hasierakoak eta beti aipatzen direnak Nicky Garratt (gitarra), Paul Slack (baxua) eta Jamie Oliver (bateria) izan ziren. Taldearen izena "Subversives" izan zen hasieran baina geroago "UK subversives", eta azkenik honen laburudura "UK Subs" gelditu ziren.
Taldeak rock bizkorra eta punkaren indarra nahasten zituen estilo propio bat sortu zuten. Lehen singelak arrakasta izugarria izan zuten eta "Stranglehold", "Warhead", "Teenage", eta "Tomorrow's Girls", abestiek garaiko britainiako goia jo zuten.
1979an taldeak bere lehen diska grabatu zuen BBC1 estudioetan, "Another kind of blues" izan zen bere izena eta arrakasta handia izan zuen. 80. hamarkadan "Crash Course" zuzeneko diska plazaratu zuten. Taldearen arrakastarik hadiena izan zen.
70 hamarkadako punk eztanda sortu zuten talde guzti haiek jada banaduta zeundenean UK Subsekoek eta batez ere Charlie Harperrek ez zuen amore eman eta oraindik ere emanaldiak ematen jarraitzen du taldeak.
Euskal Herriak 80ko hamarkadan izan zuen rock taldeen eztandaren ondorio zuzena izan zen Tijuana in Blue. Emanaldien benetako helburua ondo pasatzea eta publikoarekin bat egitea zenean, musikak bigarren mailako zerbait zen. Tijuana in Bluek ondo jakin zuen eta emanaldietan publikoari eskeintzen zioten dena.
Taldea Iruñan sortu zen 1985eko udan eta 1992arte egon ziren ekinean. Taldekideak hasieran hauek izan ziren: Josune (perkusion), Josean (gitarra) , Xabi (baxua), eta Jimmy eta Eskroto (ahotsak). Taldeak hiru diska, singel bat eta bi konpartitu atera zituzten. lehen diska Potato taldearekin batera atera zuten, beranduago "A bocajarro" luzea etorri zen. honez geroztik "Sopla Sopla" singela eta "Sembrando el panico": horrez gero Los Insoportablesekin batera "Verssioneando" diska atera zuten eta bukatzeko "Te apellidas cadaver", taldearen azken lana.
1992an taldeak utzi zuen arren 2000. urtetik aurrera noizean behin berriz ere batu ziren taldekideak, baina benetako itzuliera ez zen 2003. urtearte heldu. Orduan "Antes de perder el riego plazaratu zuten", orain arte taldearen azken lana.
Hala ere Eskroto taldearen abeslari mitikoak 2003an eman zuen bere azken emanaldia, honez gero hilik aurkitu zuten, bere buruaz beste egin zuela esan zuten. Eskorto Tijuana in Blue taldearen partaide izateaz gain Kojon Pireto y los Huajolotes taldea ere sortu zuen, Mexikoko estiloko musika eginez.
60. hmarkadaren bukaeran eta 70. aren hasieran Blues eta rock musika batzen zituzten talde asko eta asko sortu ziren. Cream bezalako taldeek Blues-rock eta musika psikodelikoaren arteko fusioa eginez etanda musikala sortu zen garai hartan. Aipatzekoa da Britainia handitik zetozen Ten Years after taldea.
Tadela Alvin Leek burutzen zuen gitarra joz eta abestuz. Ric Lee(bateria), Leo Lyons (baxua) eta Chick Churchill (teklatua) ziren beste taldekideak.
Taldeak 1967an izan zuen debuta Windsoreko jazz eta blues jaialdian. urte hartan eta hurrengoan berien lehen sikak plazaratu zituzten: Ten Years After, Undead, Stonehenge eta Ssssh.
1969an Woodstockeko jaialdian izan ziren. Bertan I´m going home abestia, 11 minutuko luzapenarekin, garaiko talderik ospetsuenetariko bat bezala upatu ziren. Wight irlako eta beste zenbait jaialdi garrantzitsutan ere mena zituzten emnaladiak.
Taldeak beste bi albun plazaratu zituen Cricklewood Green eta A space in time. Azkenak batez ere izugarrizko arrakasta izan zuen, baina honek taldearen gainbehera ere ekarri zuen. Alvin Leeren esanetan ez zuten hain besterako ospea nahi eta etengabeko emanaldiek nekatuta uzten zituzten taldekideak.
Taldeak zuzeneko beste diska bat atera zuen 1973an eta urte bat beranduago taldearen azken lana izango zen Positive vibrations lana plazaratu zuten. Taldekideek taldea banatzea erabaki zuten, nahiz eta noizean behin emanaldiak emateko batzen diren.
Euskal Herriko Punk musikaz hitz egiten bada, ezin ahaztu daitekeen taldea da Eskorbuto. Santurtziko taldea punkaren irudi bizia bilakatu zen bere garaian eta kritikak eta aurkariak ezitzaizkion falta, hala ere mundu osoan zehar talde mitikoa bihurtu da.
Taldea Santurtzin sortu zen 1980. urtean, lehenago saiakera ugari izan zituzten beste taldekide batzuekin, baina azkenean gelditu ziren taldekideak Iosu (gitarra), Jualma (baxua eta ahotsa) eta Pako (izan ziren). 1980. urtean Madrilera diska bat grabatzen joan zirenenan poliziak atxilotu eta taldearen abesti batzuengatik, "ETA" edo "Maldito pais, España" bezalakoak, lege atiterrorista inposatu zitzaien. Amnistia erakundeek bakartuta utzi zituztela ikusita "A la mierda el pais vasco" abestia egin zuten. Horrek eta La Polla bezalako beste talde euskaldunekin izandako arazoek, Euskal Herrian emanaldiak emateko arazoak sortu zizkieten.
Taldeak 1985ean atera zuen bere lehen diska "Eskizofrenia". Emanaldi gehienak Euskal Herritik kanpo eman behar izan zituzten, bertan zeuzkaten araoak zirela eta. Hurrengo urtean "Anti-todo", askoren ustez Espainiako Punk diskarik hoberena. 87an beste bi diska plazaratu zituzten: "Impuesto revolucionario" eta "Los demenciales chicos acelerados".
92an azken diska atera zuten: "Demasiados enemigos". Urte hartan Iosuk eta Jualmak gehiegizko droga kontsumoa zela eta betiko agurra eman zuten.
Pakok beste taldekide batzuekin "Kalaña" (1996) eta "Dekadencia" (1998) diskak plazaratu zituen, baina fan askok, hau ez zuten begi honez ikusi.
Eskorbutok zer esan asko eta asko eman du. Batzuengatik gorrotatua eta beste batzuengandik maitatua, beraien pentsamendua, bizitzarekiko frustrazioa eta ezingenoa islatzen zuten bere abestiek, beti letra zuzenak eta gogorrak erabiliz.
2010-03-06
Sagarroi 2001ean sortutako talde euskalduna da. Iñigo Muguruzak sortu zuen hasiera batean Hard rock eta rock egiten zuen hirukotea zen. taldearen izena, Sagarroi, Joseba Sarrionaindiaren poema batetik hartua dago, "Sagarroiak".
Taldea sortu aurretik Jose Ripiau zen Muguruzaren taldea, baina taldea desegin eta jarraian Sagarroi sortu zuen. Bere lehen diskan "Meatzaldea", taldeak Jose Ripiauren aurkako musika egiten saiatu zen, bata eguna bazen berria gaua izango zen. Lehen diska honek soinu gogorrak eta astunak, eta Silbio Rodriguez bezalako abeslarien bertsio pare batekin.
Lehen lanaz geroztik taldean Aier Iturrarte tronboi jolea, Jose Ripiaun ere izandakoa, taldean sartu zen. 2003an taldeak "Euria Ari Duela" lana bukatu zuten. Horaingoan taldeak soinu lasaiagoak eta ska estilora jotzen du, Jose Ripiauren soinura hurbilduz.
Hurerngo lanak, Toulouse (2004) eta Baleike (2007) soinu alaiagoak eta karibearrak bereganatzen ditu. Baleike grabatzeko Miren Gaztanaga abeslaria gehitzen zaie.
2009an taldeak bere beste lan bat argitaratu zuen Haikua, taldearen disketxe propioak argitaratuta. Lan berri honetan taldeak Japoniako bertso tradizionaletara jotzen du musika soinu berezi baten bila.
Euskal Herrian Punk musikak izandako eztanda gogor nabarituz zen Nerbioi itsas adarrean. Bilbo aldeko talde famatuenetako bat MCD (Me Cago en Dios hitzen laburdura) izan zen. Taldea 1979an sortu zen.
Taldean hasieratik egon ziren gora bera handiak, taldekideetako batzuk soldaduzka egitera joan behar izan zuten eta taldekide ugari pasatu ziren entsegu lokaletik.
MCD-k 81an eman zuen bere lehen emanaldia, baina hala ere gora beherak zirela eta taldeak utzi egiten zuen geroago berriz ere bueltatzeko. lehen maketa 85 arte ez zen heldu, "Empezamos un 23 -F" izenarekin. Lehen albuma bi urte plazaratuko zuten "Bilboko gaztetxean" zuzenean grabaturikoemanaldia izan zen hura.
2003. urte arte taldeak batera jarraitu zuen, baina MaCarraDa izan zen azkenengo talde lana, honez geroztik taldekideak bi talde ezberdinetan banatu ziren; alde batetik MotorSex sortu zen eta bestetik MaCarraDa. taldeek oraindik ere jarraitzen dute emanaldiak ematen.
Rock musikak hainbat subestilo ditu bere baitan, musika mota ezberdinak nahastuz estilo berriak sortzen joan dira han eta hemen. Rock musikaren estilo ez hain ospetxu bat Country musikarekin izandako elkarketa izan da. Elkarketa hau rock musikaren ia hasiertatik gertatu zen Estatu Batuetan eta britainia handian, batez ere.
Hasiera baten 50. hamarkadaren bukaeran, talde beri askok country eta folk musika tradizionalak, rock musikaren erritmikoarekin nahasten hasi ziren. Dena den Folk rock muisikaren aitatzat beti jo izan Bob Dylan. Garai hartan forma hartzen zihoan zerbait sortzen hasi zen, eta The Byrds talde californiarrak eman zion azken ukitua Country Rock estiloa eratuz. Garai hartan Buffalo Springfield edo Hearts of flowers bezalako talde mitikoek estiloaren ohinarriak finkatzen joan ziren.
70. hamarkadaren hasieran batez ere talde berri asko sortu ziren, Lynyrd Skynyrd eta Allman Brother bezalako taldeek izugarrizko arrakasta izan zuten garai hartan. Hauek hegoaldeko rock musikaren eragin handia eragin zuten country rock musikan. Dena den garai haartan ospe handien lortu zuen taldea Eagles izan zen bere "Hotel California" albumak gailurra jo zuen.
80. hamarkadaren hasieran Country Rock musikak indar asko galdu zuen, batez ere Punk musikak rockari emandako bira zela eta. oraindik ere Country rock musikak bere eragina du baina jada iraganeko zerbait bezala antzematen da.
1976.urtean, Ingalaterran, sortu zen Joy Division taldea. Garaiko Punk mugimenduaren oinordekotzat hartua izan den post punk mugimenduaren aitzindariak izan ziren. Beren abestiek punk musikaren bizitasuna badute ere, taldeak bere estilo propia txertatu zuen, post-punk musika izango zenaren oinarriak.
Taldea, Ian Curtis (ahotsa), Bernard Sumner (gitarra), Peter Hook (baxua) eta Stephen Morris (bateria) osatzen zuten. hasieran taldeak aldaketa asko jaso zituen arren, azkenean 1977an taldekideak eta izena "Joy Division" finkatu zituzten. 1978an plazaratu zuten beraien lehen lana, "Unknown Pleasures". Taldearen arrakasta geroz eta nabarmenagoa zen eta bigarren lana 1980an atera zuten "Closer" izenarekin.
Dena den Ian Curtis abeslariaren arazo pertsonalek eta jasaten zuen epilepsiak, zuzeneko emanaldi asko bertan behera uztera behartu zuen taldea. Jasaten zuen depresioak jota 1980an, EEBBtako bira prestatzzen ari zirela, abeslariak bere buruaz beste egin zuen.
Honez geroztik, "Love Will Tear Us Apart" plazaratu zuten, taldearen abestirik osperxuena bilakatuz. Beranduago gainontzeko taldekideek "New Order" osatu zuten.
Tadeak gutxi iraun bazuen ere, bere ondorengotzak gaur egun ere jarraitzen du. Punk mugimenduak izandako eztandaren bukaera eta 80. hamarkadan nagusituko zen musika alternatiboaren aurrerapena izan Joy Division. U2, Red Hot Chilli Peppers edo Depeche mode bezalako taldeengan eragina izan zuten eta oraindik ere sortzen den musika zer esana dute.
1983an, heroinaren menpekotasunetik askatzeko zentru batean, terapia bezala sortu zen Cicatriz taldea. Hasieran Cicatriz en la Matriz zuen izena eta taldea beranduago izango zenaren aurrerapen bat besterik ez zen hura.
"Botes de humo", "Cuidado burócratas" edo "Aprieta el gatillo" bezalako abestiez osatutako maketa grabatu zuten 1984an, beranduago Kortatu, Jotakie eta Kontuz Hi! taldeekin banatuko zuten diskoan agertzen ziren abestiak, beste batzuen artean. Natxo (ahotsak), Pakito (Baxua), Pepin (Gitarra) eta Pedro (Bateria) ziren taldearen partaideak garai hartan.
Garai horretan beren lehen LPa grabatzera ekin zioten "Inadaptados". Diska taldearen lenik onartuena da gaur egun ere. Bere soinu bortitzak eta letra probokatzaileek, Euskal Herrian eta Estatuan ezagunatk bihurtu zituen, zuzeneko talderik hoberenetarikoa bilakatuz.
1988an taldeak geldialdi luze bat izan zuen. Natxo kartzelara bidali zuten Droga kontuen ondorioz. 4 urte, 2 hilabete eta egun batera zigortu zuten(bigarren diskaren izenaren eratorria "4 años, 2 meses y 1 dia"), baina 3 hilabete besterik ez zituen eman kartzelan. kartzelatik irten eta hilabete batzuetara abeslariak motorreko istripu bat jasan zuen eta osasun arazo larriak izan zituen.
1991an bigarren diska plazaratu zuten: "4 años, 2 meses y 1 dia". aurreko urtean Pepin gitarra jolea heroina gaindosis hil zen eta Goar-ek hartu zuen bere lekua. diska berri hura Londresen grabatu zuten.
1992an beraien lanik pertsonalena atera zuten, "Colgado por ti". Lan berri hartan Heavy Metal soinuetara hurbilketa sumatu daiteke. 1994an Pakito baxularia Ihesak jota hil zen, Natxok eta Pedrok jasaten zuten gaizotasuna.
Urte hartan taldeak azken diska plazaratu zuen, zuzenekoa. Emanaldian Natxo zen jatorrizko taldearen partaide bakarra. 1995eko uztailean hil zen Pedro eta hilabete batzuk beraduago Natxo ere berdin joan zen, biak Ihesak jota.
Askorentzako ezezaguna izango den gitara jole hau, Allman Brothers Band taldearen sortzailea eta bere garaiko gitarra jolerik bikainenetarikoa izan zen.
1965 urtean bere lehen maketan grabatu zituen bere anaiarekin batera, baina ez zuten arrakasta handirik izan. Dena den disketxeek bere aparteko talentua ikusita beste musikari batzuekin talde bat sortzea proposatu zioten, eta horrela sortu zen Allman Borthers Band. Taldeak Blues eta Country estiloak modu txundigarri batean elkartu zituzten, Duanek slide teknika erabiliz izugarrizko bakarkakoak egiten zituelarik.
Horrez geroztik, Eric Claptonnekin batera Layla abestia grabatu zuen bere gitarraren soinu bereizgarria ezarriz, baina ez zen taldearen partaide bezala sartu. Horrez geroztik Aretha Franklin, Boz Scaggs eta King Curtis bezalako musikari famatuekin batera aritu zen laguntzaile gisa.
1971an bere taldearekin itzuli zen berriz ere disko berri bat grabatzeko baina zoritxarrez moto istripu batean hil zen, 25 usrte besterik ez zituela.
Talde Gernikar honek, bere lehen diska plazaratu berri du. Errepideko Rock amerikarra, benetan doinu potentearekin eta erritmoz beteriko abestiekin. On the Road da beraien lehen lan honen izena, 8 abestiz dago osaturiko diska.
Muxikon estudioetan grabtu dute Muxikan eta orain arte taldea oso ezaguna izan ez bada ere etorkizuna duela ematen du.
Orain arte Ipar Amerikatik zetozen talde ospetsu askotaz aritu gara, baina ezin daitezke kontinente zaharreko taldeak ahaztu. Oraingoan Alemaniatik datozen Die Toten Hosen taldeari buruz egingo dugu hitz.
Taldearen izena, Die Toten Hosen, hildako praka esan nahi du, Alemanieraz esaldi honek aspergarriak esan nahi du. Taldea 1982an sortu zen. Gaur egun Campino abeslaria , Andreas Meurer, Michael Breitkopf guitarrajoelak, Andreas von Holst baxua eta Vom Ritchie bateria osatzen dute taldea. Dagoeneko 14 disko plazaratu ditu eta mundu mailan ospea handia dauka. Alemanian bakarrik 22 milioi ale saldu ditu ditu.
Taldearen arrakasta lehen diskotik izan zen nabarmena. 1983an plazaratu zuten Opel-Gang (Opel-banda) izenarekin. Harrera on honez geroztik BBC irrati britainiarrean emanaldi bat eman zuten. Haren ondorioz nazioarte mailan hedatzen hasi ziren.
Punk-Rock musika egiten duen taldea da eta kritika soziala eta ironia da askotan beren abestien abiapuntua. Never Mind the Hosen- Here´s Die Roten Hosen lanean Sex Pistols talde ospetsuaren parodia egiten dute, Punk musikaren eta konformismoaren arteko muga oso estua dela esanez. Hasieran Hein abeslari ospetsuaren parodia ere egin zuten eta honek arazo judizialak ekarri zizkien.
1980ko hamarkadaren bigarren erditik aurrera, Grunge izeneko mugimendu musikal bat sortu zen Estatu Batuetako iparraldean. Seattle inguruan izan zuen eragin gehien eta musika estiloa ez ezik, janzkera eta bizitzarekiko jarrera ezkorra ere zituen ezaugarri.
Grunge-ak Hard Rock, Punk eta Indie bezalako estiloak tartekatzen ditu pop rock musikaren soinura asko hurbilduz, baina puntu garratzago batekin. Melodia errepikakorra eta distortsionatutako gitarrek soinu berezia eman zioten estiloari eta 90ko hamarkadan mundu osora zabaldu zen.
Nirvana eta Pearl Jam izan ziren estilo honen ordezkari nagusiak, baina beste talde askok eta askok jo zuten musika estilo hau, Alice in Chains, Green River, Dinosaur Jr. eta Love Battery beste askoren artean.
Gurnge musika 90. hamarkadaren erditik aurrera gainbeheran hasi zen, lortutako ospe komertzial handia, gutxi-gutxika galduz. Beheraldi honek bi arrazoi nagusi izan zituen: Grunge musikaren pentsamoldeei jarraituz, taldekide askok lortutako ospea komertziala ezeztatzen joan ziren eta horrela talde askoren banaketa etorri zen; beste faktorea musika estiloaren gogortasunak ez zuen beti publikoarekin ondo konektatzen eta ondorioz, Grunge lasaiagoa egiten zuten talde berri asko, ospea lortzen hasi ziren.