
1976an sortutako Punk talde hau, rockak Pistols eta Damned bezalako taldeekin batera etorri zen punk eztanda hartan sortu zen. Oraindik ekinean dagoen talde gutxi horietako bat da UK Subs.
Charlie Harper izan zen taldearen sortzailea eta oraindik bertan dagoen bakarra. Beste postu guztiak hainbat aldiz izan dira akdatuak, baina hasierakoak eta beti aipatzen direnak Nicky Garratt (gitarra), Paul Slack (baxua) eta Jamie Oliver (bateria) izan ziren. Taldearen izena "Subversives" izan zen hasieran baina geroago "UK subversives", eta azkenik honen laburudura "UK Subs" gelditu ziren.
Taldeak rock bizkorra eta punkaren indarra nahasten zituen estilo propio bat sortu zuten. Lehen singelak arrakasta izugarria izan zuten eta "Stranglehold", "Warhead", "Teenage", eta "Tomorrow's Girls", abestiek garaiko britainiako goia jo zuten.
1979an taldeak bere lehen diska grabatu zuen BBC1 estudioetan, "Another kind of blues" izan zen bere izena eta arrakasta handia izan zuen. 80. hamarkadan "Crash Course" zuzeneko diska plazaratu zuten. Taldearen arrakastarik hadiena izan zen.
70 hamarkadako punk eztanda sortu zuten talde guzti haiek jada banaduta zeundenean UK Subsekoek eta batez ere Charlie Harperrek ez zuen amore eman eta oraindik ere emanaldiak ematen jarraitzen du taldeak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario