
Euskal Herriko Punk musikaz hitz egiten bada, ezin ahaztu daitekeen taldea da Eskorbuto. Santurtziko taldea punkaren irudi bizia bilakatu zen bere garaian eta kritikak eta aurkariak ezitzaizkion falta, hala ere mundu osoan zehar talde mitikoa bihurtu da.
Taldea Santurtzin sortu zen 1980. urtean, lehenago saiakera ugari izan zituzten beste taldekide batzuekin, baina azkenean gelditu ziren taldekideak Iosu (gitarra), Jualma (baxua eta ahotsa) eta Pako (izan ziren). 1980. urtean Madrilera diska bat grabatzen joan zirenenan poliziak atxilotu eta taldearen abesti batzuengatik, "ETA" edo "Maldito pais, España" bezalakoak, lege atiterrorista inposatu zitzaien. Amnistia erakundeek bakartuta utzi zituztela ikusita "A la mierda el pais vasco" abestia egin zuten. Horrek eta La Polla bezalako beste talde euskaldunekin izandako arazoek, Euskal Herrian emanaldiak emateko arazoak sortu zizkieten.
Taldeak 1985ean atera zuen bere lehen diska "Eskizofrenia". Emanaldi gehienak Euskal Herritik kanpo eman behar izan zituzten, bertan zeuzkaten araoak zirela eta. Hurrengo urtean "Anti-todo", askoren ustez Espainiako Punk diskarik hoberena. 87an beste bi diska plazaratu zituzten: "Impuesto revolucionario" eta "Los demenciales chicos acelerados".
92an azken diska atera zuten: "Demasiados enemigos". Urte hartan Iosuk eta Jualmak gehiegizko droga kontsumoa zela eta betiko agurra eman zuten.
Pakok beste taldekide batzuekin "Kalaña" (1996) eta "Dekadencia" (1998) diskak plazaratu zituen, baina fan askok, hau ez zuten begi honez ikusi.
Eskorbutok zer esan asko eta asko eman du. Batzuengatik gorrotatua eta beste batzuengandik maitatua, beraien pentsamendua, bizitzarekiko frustrazioa eta ezingenoa islatzen zuten bere abestiek, beti letra zuzenak eta gogorrak erabiliz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario