
Sagarroi 2001ean sortutako talde euskalduna da. Iñigo Muguruzak sortu zuen hasiera batean Hard rock eta rock egiten zuen hirukotea zen. taldearen izena, Sagarroi, Joseba Sarrionaindiaren poema batetik hartua dago, "Sagarroiak".
Taldea sortu aurretik Jose Ripiau zen Muguruzaren taldea, baina taldea desegin eta jarraian Sagarroi sortu zuen. Bere lehen diskan "Meatzaldea", taldeak Jose Ripiauren aurkako musika egiten saiatu zen, bata eguna bazen berria gaua izango zen. Lehen diska honek soinu gogorrak eta astunak, eta Silbio Rodriguez bezalako abeslarien bertsio pare batekin.
Lehen lanaz geroztik taldean Aier Iturrarte tronboi jolea, Jose Ripiaun ere izandakoa, taldean sartu zen. 2003an taldeak "Euria Ari Duela" lana bukatu zuten. Horaingoan taldeak soinu lasaiagoak eta ska estilora jotzen du, Jose Ripiauren soinura hurbilduz.
Hurerngo lanak, Toulouse (2004) eta Baleike (2007) soinu alaiagoak eta karibearrak bereganatzen ditu. Baleike grabatzeko Miren Gaztanaga abeslaria gehitzen zaie.
2009an taldeak bere beste lan bat argitaratu zuen Haikua, taldearen disketxe propioak argitaratuta. Lan berri honetan taldeak Japoniako bertso tradizionaletara jotzen du musika soinu berezi baten bila.
No hay comentarios:
Publicar un comentario