
Euskal Herriak 80ko hamarkadan izan zuen rock taldeen eztandaren ondorio zuzena izan zen Tijuana in Blue. Emanaldien benetako helburua ondo pasatzea eta publikoarekin bat egitea zenean, musikak bigarren mailako zerbait zen. Tijuana in Bluek ondo jakin zuen eta emanaldietan publikoari eskeintzen zioten dena.
Taldea Iruñan sortu zen 1985eko udan eta 1992arte egon ziren ekinean. Taldekideak hasieran hauek izan ziren: Josune (perkusion), Josean (gitarra) , Xabi (baxua), eta Jimmy eta Eskroto (ahotsak). Taldeak hiru diska, singel bat eta bi konpartitu atera zituzten. lehen diska Potato taldearekin batera atera zuten, beranduago "A bocajarro" luzea etorri zen. honez geroztik "Sopla Sopla" singela eta "Sembrando el panico": horrez gero Los Insoportablesekin batera "Verssioneando" diska atera zuten eta bukatzeko "Te apellidas cadaver", taldearen azken lana.
1992an taldeak utzi zuen arren 2000. urtetik aurrera noizean behin berriz ere batu ziren taldekideak, baina benetako itzuliera ez zen 2003. urtearte heldu. Orduan "Antes de perder el riego plazaratu zuten", orain arte taldearen azken lana.
Hala ere Eskroto taldearen abeslari mitikoak 2003an eman zuen bere azken emanaldia, honez gero hilik aurkitu zuten, bere buruaz beste egin zuela esan zuten. Eskorto Tijuana in Blue taldearen partaide izateaz gain Kojon Pireto y los Huajolotes taldea ere sortu zuen, Mexikoko estiloko musika eginez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario