2010-03-05

Country rock

Rock musikak hainbat subestilo ditu bere baitan, musika mota ezberdinak nahastuz estilo berriak sortzen joan dira han eta hemen. Rock musikaren estilo ez hain ospetxu bat Country musikarekin izandako elkarketa izan da. Elkarketa hau rock musikaren ia hasiertatik gertatu zen Estatu Batuetan eta britainia handian, batez ere.

Hasiera baten 50. hamarkadaren bukaeran, talde beri askok country eta folk musika tradizionalak, rock musikaren erritmikoarekin nahasten hasi ziren. Dena den Folk rock muisikaren aitatzat beti jo izan Bob Dylan. Garai hartan forma hartzen zihoan zerbait sortzen hasi zen, eta The Byrds talde californiarrak eman zion azken ukitua Country Rock estiloa eratuz. Garai hartan Buffalo Springfield edo Hearts of flowers bezalako talde mitikoek estiloaren ohinarriak finkatzen joan ziren.



70. hamarkadaren hasieran batez ere talde berri asko sortu ziren, Lynyrd Skynyrd eta Allman Brother bezalako taldeek izugarrizko arrakasta izan zuten garai hartan. Hauek hegoaldeko rock musikaren eragin handia eragin zuten country rock musikan. Dena den garai haartan ospe handien lortu zuen taldea Eagles izan zen bere "Hotel California" albumak gailurra jo zuen.



80. hamarkadaren hasieran Country Rock musikak indar asko galdu zuen, batez ere Punk musikak rockari emandako bira zela eta. oraindik ere Country rock musikak bere eragina du baina jada iraganeko zerbait bezala antzematen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario