2010-03-17

Sorotan Bele


Musika zelta, folk eta pop ukituekin jotzen zuen talde Hondarrutar honek 90. hamarkdan zehar egon zen emanaldiak ematen Euskal Herrian zehar.


1992an lagun talde bat talde bat egiteko batu zen. Hasieran ondo pasatzeko besterik ez zuten egin izan ere, ,managerrik ere ez zuten eta herriz herri eta tabernaz taberna joaten ziren emanaldiak ematen. Taldea bizkor eman zen ezagutzera eta partaideek zerbait serioagoa egitea erabaki zuten, horren ondorioa izan zen "Sorotan Bele". 40.000 ale saldu zituzten eta taldeak bere mugak gainditu zituen eta askoz ere emanaldi gehiago ematen hasi zen.


1994an "Mundu hegian" plazaratu zuten. bi urte beranduago taldeak berak editaturiko diska atera zuten "Jon-en kezkak". Azken honetan taldeak fok musika alde batera utzi eta soinu berrien bila habiatu zen.


96an taldeak bere azken emanaldia eman zuen Irunen.




No hay comentarios:

Publicar un comentario