
Euskal Herrian Punk musikak izandako eztanda gogor nabarituz zen Nerbioi itsas adarrean. Bilbo aldeko talde famatuenetako bat MCD (Me Cago en Dios hitzen laburdura) izan zen. Taldea 1979an sortu zen.
Taldean hasieratik egon ziren gora bera handiak, taldekideetako batzuk soldaduzka egitera joan behar izan zuten eta taldekide ugari pasatu ziren entsegu lokaletik.
MCD-k 81an eman zuen bere lehen emanaldia, baina hala ere gora beherak zirela eta taldeak utzi egiten zuen geroago berriz ere bueltatzeko. lehen maketa 85 arte ez zen heldu, "Empezamos un 23 -F" izenarekin. Lehen albuma bi urte plazaratuko zuten "Bilboko gaztetxean" zuzenean grabaturikoemanaldia izan zen hura.
2003. urte arte taldeak batera jarraitu zuen, baina MaCarraDa izan zen azkenengo talde lana, honez geroztik taldekideak bi talde ezberdinetan banatu ziren; alde batetik MotorSex sortu zen eta bestetik MaCarraDa. taldeek oraindik ere jarraitzen dute emanaldiak ematen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario