2010-03-17

Sorotan Bele


Musika zelta, folk eta pop ukituekin jotzen zuen talde Hondarrutar honek 90. hamarkdan zehar egon zen emanaldiak ematen Euskal Herrian zehar.


1992an lagun talde bat talde bat egiteko batu zen. Hasieran ondo pasatzeko besterik ez zuten egin izan ere, ,managerrik ere ez zuten eta herriz herri eta tabernaz taberna joaten ziren emanaldiak ematen. Taldea bizkor eman zen ezagutzera eta partaideek zerbait serioagoa egitea erabaki zuten, horren ondorioa izan zen "Sorotan Bele". 40.000 ale saldu zituzten eta taldeak bere mugak gainditu zituen eta askoz ere emanaldi gehiago ematen hasi zen.


1994an "Mundu hegian" plazaratu zuten. bi urte beranduago taldeak berak editaturiko diska atera zuten "Jon-en kezkak". Azken honetan taldeak fok musika alde batera utzi eta soinu berrien bila habiatu zen.


96an taldeak bere azken emanaldia eman zuen Irunen.




2010-03-15

Chuck Berry

Rock musikaren histrian eragin handiena sortu duen gitarrajole, abeslari eta konposatzailea da Chuck Berry. "Roll Over Beethoven", "Rock and Roll Music", "Route 66", "Johnny B. Goode", eta "Maybellene" bezalako abestiek 50. hamarkadari doinua jarri zioten rock and roll musikagile handienetako baten eskuetan.

Berryk Grammi saria irabazi zuen 1984an eta Rolling Stones aldizkariak 5. postuan kokatzen du, "The inmortals" deritzon zerrenadan, Bob Dylanen, The Rolling Stons, Elvis eta Beatlesen atzetik.


Charles Edward Anderson "Chuck" Berry Misurin jaio zen 1926an. Gaztetatik hasi zen gitarra jotzen eta 50 hamarkadan berhala lortu zuen arrakasta, garaiko beste artista famatu batzuekin batera. Hala ere justiziarekin arazoak izan zituen eta bi aldiz izan zen kartzelan.

Bere bizi guztian zehar hainbat artista famaturekin batera igo izan da emanaldiak ematera. Bere esdtiloak garai bateko musika eta baita gizartea ankaz gora jarri zuten, rock musikari eta gitarra jotzeko ereri izugarrizko eraldaketa suposatu zuen Berryren estiloak. Bere musikaren bertsioak egiten dituzten musikagileak ehunka konta daitezke eta oraindik ere badute zer esana bere abestiek.







UK Subs


1976an sortutako Punk talde hau, rockak Pistols eta Damned bezalako taldeekin batera etorri zen punk eztanda hartan sortu zen. Oraindik ekinean dagoen talde gutxi horietako bat da UK Subs.

Charlie Harper izan zen taldearen sortzailea eta oraindik bertan dagoen bakarra. Beste postu guztiak hainbat aldiz izan dira akdatuak, baina hasierakoak eta beti aipatzen direnak Nicky Garratt (gitarra), Paul Slack (baxua) eta Jamie Oliver (bateria) izan ziren. Taldearen izena "Subversives" izan zen hasieran baina geroago "UK subversives", eta azkenik honen laburudura "UK Subs" gelditu ziren.

Taldeak rock bizkorra eta punkaren indarra nahasten zituen estilo propio bat sortu zuten. Lehen singelak arrakasta izugarria izan zuten eta "Stranglehold", "Warhead", "Teenage", eta "Tomorrow's Girls", abestiek garaiko britainiako goia jo zuten.

1979an taldeak bere lehen diska grabatu zuen BBC1 estudioetan, "Another kind of blues" izan zen bere izena eta arrakasta handia izan zuen. 80. hamarkadan "Crash Course" zuzeneko diska plazaratu zuten. Taldearen arrakastarik hadiena izan zen.

70 hamarkadako punk eztanda sortu zuten talde guzti haiek jada banaduta zeundenean UK Subsekoek eta batez ere Charlie Harperrek ez zuen amore eman eta oraindik ere emanaldiak ematen jarraitzen du taldeak.