Euskal Herrian rock alternatiboaren erakusgarri argi bat badago, Berri Txarrak izango da ezagunena. 1994an sortu zen taldea Lekunberrin eta ordutik aurrera ez dira gelditu mautilak. Taldekideak Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez Rubio (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra) dira. musikaren doinua, rock gogorrenetik, pop soinuetara hurbiltzen da, hitzei zentzu kritiko eta aldi berean poetikoa emanez. egia esan talde honek euskal musikaren panoraman astindua eman zuen bere Hardrock biziarekin.
Beraien lehen lana 1997an plazaratu zuten, taldearen izen berarekin. Bertan, Su ta gar talde idolatratuaren abesti askoren bertsioak eginaz. Hala ere benetako beduta 1999an iritsiko zen, "Ikasten" diskarekin. Honek euskal rock musikaren panoraman astindua suposatu zue eta etorriko zenaren aurreikuspena izan zen.
2001ean "Eskuak/Ukabilak" lana plazaratu zuten, beraien abesti ospetsu askorekin: "Ohiu", "Stereo"... 2003an "Libre" diska atera zuten. Bertan Rise Against taldeko Tim abeslariaren kolaborazioa ian zuten. Diska urteko diskarik onena izendatu zuten estatuan. 2005ean "Jaio.Musika.Hil" plazaratu zuten.
2008an Mikel Lopez "Rubio" baxujoleak taldea utzi zuen eta taldea hirukote gisa gelditu zen gaur arte.
Orain dela gutxi kaleratu berri dute beraien azken lana "Payola".
Durangoko azoka jada bukatzear dagoela eta euskal rock musikak bertan izan duen tokia esanguratsua dela uste izan dut eta honi buruz ere zerbait esan behar dela.
Euskal rocka, oso bizirik jarraitzen duela oraitzen diguten taldeak eta iragana estimatzen dutenak ez dira falta. 80. hamarkadako punk eta rock eztanda hark oraindik ere euskal rockaren panoraman zer esana du eta askorentzak garai hartako dinosauroek, egun bezain gazte segitzen dute, Zarama, Barricada eta oraindik ere ekinean dabiltzan hainbat talde.
Bestalde, Betagarri, Berri Txarrak edota Ken Zazpi bezalako talde ez ain beteranoak ere hor dabiltza, zerbait berria edo ezberdina egin daitekeela gogoraraziz. Azken finean dinosauruak extingitzen amaituko dira eta, norbaitek hartu behar du lekukoa.
Zaramaren disko berriak dioen bezala, birziklatu egiten direnak ere badaude, 15 urte isilpean egon eta gero. zuzeneko disko batekin itzuli eta sor zaiena berrezkuratzeko, eta egia esan ez gaituzte huts egin Santurtzikoek. Garik ere bere ibilbide musikalari errepasoa egin dio, beteranoa bada ere, aski erakutsi du musika ona egiteko gai dela. Barricadak ere musikaren munduan gutxi landu den gaiarekin, Gerra zibila eta fusilatuak, etorri dira oraingoan "LA tierra esta sorda".
Rock musikari buruz hitz egiten badugu ezin ditzakegu klasikoak ahastu eta Johnny Cash klasikoetan klasikoa izan zen. Musikari eta konpasatzaile Estatu Batuar hau Kingsland hirian, 1932ko otsailaren 26an jaio eta 2003ko irailaren 12 hil zen. Country, rock, rockabilly eta gospel musika egiten zuen eta bere subgenero musikala sortzera iritsi zen.
Bere ahots grabea eta musika bere taldearen soinu erritmoa izan ziren bere musikaren bakarra egiten zutenak. Beltzezko gizona bezala zen ezaguna, beti joaten baitzen beltzez jantzita. Bere emanaldiak beti hasten zituen "kaixo ,Johnny Cash nahiz" ("Hello, Im Johnny Cash") hitzekin.
Ia berrogeita hamar eman zituen musika egiten eta ibilbide guzti horretan mota guztietako abestiak egin zituen, beti bere estiloari jarraituz. abestie tristeak, moralitatearen ingurukoak, erritmikoak eta humoretsuak egin zituen. "I Walk The Line", "Folsom Prison Blues", "The One On The Right Is On The Left" , "Ring of fire" edo "Cocaine blues" dira bere abesti famatuen artean batzuk.
Historiako country musikan, eragin handiena izan duen musikagilea izan zda Johnny Cash, ia laurogeita hamar miloi album saldu zituen eta famaren hiru saloitan onartua izan den artista bakanetakoa izan da, rockaren fama saloia, Countryarena eta Nashvilleko konposatzaileena.
Jodiendolo todo kasete moduan agertu zen 1983an, eta Euskal Herriko garai hartako rock panorama mengela ederto astindu zuen: ordura arte, euskal rock’n’rollaren historia txikian ez zen hain lan bortitza ezagutzen, eta geroztik ere oso lan gutxik lortu dute kasete hartan bilduriko amorru, behazun eta desesperazio maila berdintzea. Maldito pais, Escupe a la bandera, ETA, Mucha policia eta Eskorbuto talde madarikatu gisa definitu zuten abesti guztiak hemen daude. Batzuk berriro grabatu zituzten hurrengo urteetan kaleratu zituzten estudioko diskoetan, baten bat ahaztuta gelditu zen betiko, baina, edozein modutan, hemen agertzen diren bertsioak inoizko basatienak dira, eta kasu askotan desberdintasun nabarmenak dituzte, geroagoko diskoetan ezagutu zirenekin alderatuta. Zigiluak sekulako lana egin du jatorrizko zintak (oso egoera kaskarrean eta betirako galtzeko zorian zeudenak) berreskuratzen eta masterizatzen.
Eta ez da hori zigiluaren proiektu bakarra Eskorbutori dagokionez: berriki iragarri dutenaren arabera, Santurtziko taldearen betiko formazioak grabu zituen azken bi diskoak (Las mas macabras de las vidas, 1988koa, eta Demasiados enemigos, 1992koa) biniloan argitaratuko dituzte apirilean. Horiekin batera, La otra cara del rock izeneko zuzenekoa ere argitaratuko dute. Disko hori CD gisa agertu zen 2003an, LP-Alba disketxearen eskutik, eta 1991ko abenduaren 23an Villarealen emandako kontzertu bat jasotzen du.
Mutrikun, 1987an sortu zen Delirium Tremens. Rock musika egiten zuten, britaniako punkaren eraginarekin eta hirukotea Andoni, kitarra eta ahotsa; Patxi Irisarri, baxua eta J. J. Yurrita bateria, osatzen zuten
Taldearen lehen lana Zarrapo talde nafarrarekin batera atera zuten. "Hemen Denak Berdinak Dira" zuen izena eta honi ezker " Euskal Rock Erradikalaren" barruan sartu zituzten.
Taldearen lehen diska, "Ikusi eta ikasi" 1989an pazaratu zuten, eta honekin batera Italiara eta Galesera egin zuten bidai.
1990ean, Kortaturen desagerpenaren ondorioz, Iñigo Muguruza sartu zen taldean bigarren gitarra jole bezala. Laukotea osatuta, bigarren lana plazaratu zuten, "Hiru aeroplano", askoren ustez taldearen lanik onena.
1991ean Iñigok Esan Ozenki disketxea sortu zuen eta honekin grabatu zuten taldearen azken lana izango zena, "Bilbo zuzenean. 91-5-24". Honez geroztik taldea desegin egin zen eta taldekide bakoitzak bere bidetik jarraitu zuen.
Tladearen ibilbidea laburra izan bazen ere, euskal talde hoberenen artean kokatu zen bere garaian, bai bere soinu zainduagatik eta baita bere abestien kalitateagatik.
Sexty Sexers talde nafarrak gaur, azaroak 23, bere lan berria aurkeztu du, "Hero Mantra".Gaztelupeko Hotsak zigilu gipuzkoarraren bitartez plazaratu dute diska berria.
Ken Zazpi taldeak, zazpigarren uteurrena ospatzeko, zuzeneko CD-DVD argitaratu berri du. Bertan taldearen ibilbidea gogoratzen duen dokumentala eta joan zen urtarrilaren 3an Santa Eugenia antzokian grabaturiko emanaldia biltzen da.
Garai honetan hainbat taldek plazaratzen dituzte beraiek lanak, Durangoko azokari begira. Aurreko sarrera batzuetan disko hauen berri eman dugu, oraingoan The Clash talde mitikoaren bertsioz osaturiko diska aurkeztuko dizuet. Talde Britaniarrak zer esan handia izan zuen Punk musikaren eztandan eta garai hartako ikono bilakatu da Sex Pistols eta Damned taldeekin batera. Brixton Recordsek jada prest dauka diskoa, Durangoko azokan aurkezteko, bertan, MaCarraDa, Anarko+Fermín Muguruza, Sapety Pins+Nuevo Catecismo Católico, Señor No, Bugatti edo Habeas Corpus bezalako taldeak izango dira bertsio ezberdinen egileak.
Barricada talde Iruindarrak 1982ko apirilean eman zuten beraien lehen emanaldia, Txantrea auzoan. Ordutik aurrera 21 diska atera dituzte eta gaur egun, oraindik Euskal Herri eta estatu mailan garrantzi handia dute.
Taldearen partaideak, Enrique Villareal (El Drogas) ahotsa eta baxua; Jose, bateria; Sergio Oses, (bigarren gitarra); eta Javier Hernández (Boni), ahotsa eta gitarra. Gazteleraz abesten dute eta rock musika egiten dute, nahiz eta ibilbide kuzean zehar estilo ezberdinak probatu.
Lehen diska, "Noche de Rock and Roll" izan zen, 1983an argitaratua. Grabaketaren erdian, ¡ Sergiok taldea utzi eta Alfredo Piedrafita izan zen gitarra jole berria.
1984an Egin egunkariko irakurleek Nafarroako talderik onena aukeratu zuten. Urte horretan Mikel Astrain zen bateria, baina hau hil egin zen eta Fernando Coronado izan zen bateria jole berria. "Barrio Conflictivo" diskan, "Pon esa musica de nuevo" abestia bere omenez egin zuten.
Hirugarren diskoa "No hay tregua" 1986an etorriko zen, eta urte bat beranduago "No se que hacer contigo". Taldeak arazo asko izan zituen disketxeekin, hauek abestiak zentsuratzen zizkietelako, "Bahia de Pasaia" eta "En nombre de dios" bezalako abestiak adibidez. Garai honetan Rosendo Mercadorekin emanaldi mordoa eman zuten eta honek lan asko plazaratzen lagundu zion talde Iruñarrari.
1988an "Rojo" lana aurkeztu zuten, kritiko eta zale askoren ustez taldearen lanik onena. 1990an "Doble directo" argitaratu zuten, lan honek urrezko diska emango zien. Ordutik aurrera gauza berriak probatzen joan ziren "Por instinto" lanean. taldearen berezko estilotik aldendu ziren, askok ez zutena ongi hartu. Hala ere "Balas blancas" (1992) diskak arrakasta handia lortu zuen, baina Honen ostean taldearen barnean distentsioak sortzen joan ziren eta estilo aldaketak, "La araña" eta "insolencia" disken salmentetan porrota ekarri zuten.
1997an "Salud y Rock&Roll" zuzeneko lana aurkeztu zuten, Iruñako zezen plazak grabatutakoa.
2000. urtean taldeak berezko zuen soinura itzuli ziren, hau asko landuz eta "Acción directa" lana aurkeztuz, salementak berriz ere igoaraziz. Grai hartan Fernando Coronadok taldea utzi eta Ibi izan zen bateria jole berria.
"Besame" (2002) eta "Hombre mate hombre" (2004) izan ziren jarraian egindako lanak, 2006an zuzeneko beste lan bat grabatu zuten. 2008an taldeak 25 urte bete zituen eta horregatik omenaldi moduan 2 CD eta DVDz osaturiko "25 años de Rocanrol" jarri zuten salgai.
2009an "La tierra esta sorda" lana aurkeztu dute, gerra zibilean oinarrituriko lana.
James Newell Osterberg, Jr, Iggy Pop izenordearekin ezaguna, Michigan, 1947ko apirilaren 21 jaio zen, Estatu Batuetan. Punk musikaren aintzindarietako bat bezala da ezaguna mundu osoan eta bere abestiek eta estiloak garai bat definitu zuen 70. hamarkadan
60. hamarkadaren bukaeran eta 70. hamarkadan zehar, The Stooges taldearen abeslaria izan zen, honek ospe handia lortu zuen, batez ere zuzenenko emanaldiengatik. Hauetan Iggyk publikora jauzi egiten zuen, haragi gordina eta kakahuete manteka erabiliz bere gorpua igurtzitzen zuen edo bere buruari ebakiak egiten zizkion beste zorakeri askoren artean, beranduago musikagile askok ere egingo zituzten moduan. Talde ezberdinetan bateria jotzen ibili eta gero, The Stoges taldea osatu zuen eta 1968an berien lehen albuma argitaratu zuen taldearen izen berarekinThe Stooges (1969) eta Fun House (1970) etorriko zen geroago. diskak ez zuten arrakasta handirik izan, baina sortzen hari zen punk mugimenduari bultzada garrantzitsua eman zioten. Taldearen barneko arazoek eta heroinarekiko adikzioak taldea desegin zuten.
1973an David Bowiek diska bat ekoiztu zien Ingalaterran, Raw Power izenekoa, punk rock musikaren lehen diska izan zena askoren ustez. Diska gainera polemikaz beterik egon zen, Tony DeFries, Bowieren managerrak egon zituen nahasteak, baina hauek ez ziren Iggyren gogokoak izan eta honek bertsio pirata bat jarri zuen salgai. Dena den 1997an Sony disketxeak berriz argitaratu zion bere gustura.
Grai hartan Stooges taldea berriz ere batzea erabaki zuten, taldekideen artean aldaketa batzuek eginez, baina barne arazoak eta Iggyren heroinarekiko adikzioak arazoak sortzen jarraitu zuten. Guzti honek taldea berriz desegitera eraman zuen, gainera Iggyk drgoazaletasuna zela eta denbora batez utzi egin zuen musika mundua.
1977an aintzinako taldekide zen James Williamsonekin diska bat grabatu zuen, taldearen abesti argitaratu gabeekin. Era beran Iggy eta Bowie berlinera joan ziren bizitzera, beraien drogazaletasunengatik askatzeko, bertan Boieren laguntzaz bere biziko diskarik onenak grabatu zituen, The Idiot eta Luts for life.
Ordutik aurrera diska ezberdinak atera ditu batzuk bakarka eta beste batzuk Stooges taldearekin batera. 1979 eta 1982 artean Party eta Zombie Birdhouse diskak plazaratu zituen, baina ez zuten arrakasta handirik izan, Instinct lanean bere hasierako rock musikara itzuli zen. Ordutik aurrera musikari askorekin grabatu ditu abestiak eta aurten plazaratu du bere azken diska, Preliminaires izenekoa. Zinema munduan ere bere agerraldiak, aktore zein musikagile gisa.
Soziedad Alkoholika taldeak, "Disko negro" diska famatua berriz ere grabatu du "Sesión#2" izenarekin. Tue Madsenek grabatu du lan berria eta honako abestiak izango ditu:"Ni Por Favor Ni Ostias", "Perra Vida", "Pelota", "Nos Vimos En Berlín", "Como Una Mierda", "Que No Te Hagan Llorar", "Ciencia Asesina", "Civilización Degeneración", "Abre La Boca", "Contra La Agresión Castración", "Amnesia" eta "S.H.A.K.T.A.L.E.". Gainera bonus track bezala, "Intoxikazión Etílika", "Padre Black & Decker" y "La Última Partida" abestiak ere grabatu dituzte berriz SAkoek. diska azaroaren 30 plazaratuko da.
Azkenaldi honetan Cicatriz talde mitikoaren itzuleraren inguruan xurrumurruak egon dira, eta azkenik bizirik dagoen taldekide bakarra, Goar Iñurrieta, lagunen eta fan askoren errguak jasan eta gero, taldea berriz eratzea erabaki du. Gasteiztarrak argi utzi nahi du taldearen esentzia mantendu nahi duela, baina Goar Cicatriz izenpean, inor ez nahasteko. Jakina da kide originalek aspaldi utzi gintuztela, baina taldearen azken aldian Goar izan zen kitarra jolea, horregatik garai haiek gogoratzeko eta Cicatriz izan zena belaunaldi berriek ezagutu dezaten, eszenatokira beriz igotzea erabaki dute. Talde berria osatzeko musikariak bilatzen ari dira momentu honetan, batez ere Natxo Cicatriz abeslariaren pareko kantari bat ari dira bilatzen. taldekideak bilatzeko metodo berri bat ari dira erabiltzen, interneten bidez, hautagaiek bideoak jarri eta honela etxetik egiten dute kastinga. Hona hemen helbidea: www.myspace.com/goarcicatriz . Taldea 2010 urterako osatua eta martxan egotea espero da eta diska berri baten grabaketa ez da baztertzen.
Hertzainak taldea 1981. urteko gabon zaharrean estreinatu zen Gasteizen, Police taldearen abesti bat euskaraz egiten. Taldea arabarra zen eta euskaraz abesturiko kantek, Punk musikaren probokazioa, ska eta reggae estilo dantzagarriekin nahasten zituzten. Taldearen abestiek, egungo talde gehienenak bezala, egun zituzten arazoak eta kritikak egiten ziren.
1982an Josu Zabala, Gamma (Xabier Montoia), Kurro, Delfo, eta Kike ziren hasierako taldekideak, baina Gammak taldea uzi eta Gari sartu zen abeslari gisa. Ordutik aurrera taldea zerbait serioa egiten hasi eta lehen maketa prestatzeari ekingo diote. Maketa 1983ko udaberrian plazartuko dute "Kamarada", "Pakean utzi arte", "Miren modelo B" bezalako abestiekin. Musikarien ospea Arabatik haratago doa zabalduz eta hurrengo urtean Egin egunkariaren irakurleek Arabako talderik onena aukeratu zuten. "Hertzainak" izenarekin kaleratu zuten beraien lehen LPa, sekulako arrakasta izan zuen eta Euskal Herri osoan egin zen famatua taldea.
1986an bigarren diska atera zuten "Hau dena aldatu nahiko nuke". Aurrekoak besteko arrakasta ez izan arren, taldeak emanaldkiak ematen jarraitzen du eta estatutik lehen sarraldiak egiten hasi ziren.
1987an Soinuak disketxetik Elkarrera pasatuko dira. Bertan diska berria grabatzeari ekingo diote, Salda badago, baina Garik motorrean izandako istripu batengatik diskaren argitalpena hurrengo urtera atzeratzen da. Diska berriak Euskal Herriko panoraman garrantzia hartzen lagundu zien, garaiko talderik esanguratsuenen artean jarriz. Urte horretan Europatik bira egin eta beraien hurrengo LPa prestatzen hasi ziren.
1990ean Amets prefabrikatuak lana egin zuten, aitormena abesti ospetsua, beste kanta pergabeen artean zuelarik.
1991ean zuzeneko diska grabatu zuten eta hurrengo urtean beraien azken LPa izango zena, "denboraren orratzak" burutu zuten. Horrez gero, taldekide bakoitzak bere bideari ekin zion: Gari bakarlari gisa; Txanpi Dr. deseo eta Josu Zabala Zazpi Eskale eta Gu eta Gutarrak taldeetan
Euskal Herriko talde singularra izan zen Hertzainak, estilo ezberdinak nahastu zituzten beraien lanetan eta euskaraz abesteak berezi egin zituen.
Talade suediar hau 1995an hasi zen eratzen. Garage rock eta Punk revival estiloa jotzen dute 70. hamarkadako musikaren eraginarekin. Björn Dixgård da taldearen sortzaile nagusia eta izena, bere amets batetik ateratako da. Oso gazteak izan arren arrakasta handia lortu dute eta gero eta ospetsuagoak ari dira egiten, beraz etorkizunari begira, kontutan izan beharreko taldea izan daiteke.
Taldearen lehen pausoak 1995an eman zituen, Butler izenpean. Taldearen estilo aldeketek eta taldekideen joan etorri askoren ostean, Daniel Häglund gehitu zen taldera eta ganorazko zerbait egiten hasi ziren. Bernaduago Gustaf Norén sartu zen taldera. Talde barriak emanaldiak ematen hasi zen bere herrian eta inguruetan eta ez zen denbora gehiegi igaro Suediako EMI disketxea beraiegatik interesatu eta kontratua sinatu zutenera arte, 1999an. Samuel Giers eta Carl Johan Fogelklou bateria eta baxua jotzen sartu ziren taldera horren ostean.
Ordutik aurrera taldearen gorakada izugarria izan da, berien lehen diska Bring 'Em In 2002an atera zuten, hau urrezko diska izan zen Japonen, Suedian eta Alemanian. Musikaldi garrantzitsu askotan izan dira mundu osan zehar eta beste lau dika plazaratu ditzute Hurricane Bar (2004), Ode to Ochrasy (2006), Never Seen the Light of Day (2007) eta Give Me Fire (2009).
Talde honek, eskandinabiako rock bizitasun guztia batzen du erritmo azkarrak eta ahots potentea erabiliz, dudarik gabe etorkizunean zer esana izango duen taldea da.
Rock euskalduna egiten aintzindaria izan zen Zarama. 1977an hasi ziren eta 1984. urtean atera zuten lehen LPa. Rock musika, euskaraz abesten zuen lehen taldea zen eta urte batzuk beranduago Rock Radical Vasco barruan sartuko zituzten. Taldekide batek ere ez zekien euskraz beraz abestien letrak egiteko, gazteleratik itzultzen zituzten hitegiekin
Taldea Santurtzin eratu zen eta hasiera batean taldekideak, Rober (Roberto Moso, ahotsa), Txus (kitarra) eta Putrea (bateria)ziren. Punk musika eta Rock estilo ezberdinak nahasten zituzten, Ska eta Glam rock batez ere.
Hasieran ez zuten arrakasta handirik izan, rock musika euskaraz oso gauza berria bai zen garai hartan. Musika lehiaketa batzuetara aurkeztu ziren eta guztietan azken postoan edo hurbil gelditu zire, baina gogor eutsi zioten eta Iosu Exposito baxularia ordezkatu eta Putreak manajer lanak egiten hasi zen.
1980an "Euskal Musika 80" lehiaketara aurkeztu ziren eta bigarren postuan gelditu ziren. Lortutako ospeak diska bat grabatzera bultzatu zituen Bildur nahiz izenpean. Ordurako Javik Iosuren tokia hartu zeuen, honek Punk beste talde bat sortzera ekin baitzion, beranduago Eskorbuto izena izango zuena.
Taldeak ospea irabazi zuen eta Diskos Suicidas disketxearekin eta hauekin beraien lehen singela plazartu zuten, Nahiko / Ezkerralde, 1983an. Hurrengo urtean bigarren singela grabatu zuten, Zaramaren erdian.
1984. urtean Egin egunkariak antolaturiko Rock Radical Vasco lehiaketa irabazi zuten Bizkaia aldetik. Ordutik aurrera fama handia lortu zuten eta beraien lehen LPa, Indarrez.
Tladeak 1994an utzi zuen eta ordura arte Gaua apurtu arte beste sei dikska atera zituzten: Dena ongi dabil (Elkar, 1987), Bostak bat (Elkar, 1990), Zaramaren Erdian (Discos Suicidas, 1991), Sexkalextrik (Elkar, 1992) eta Binilo Bala (Elkar, 1994).
Taldeak 15 urtez isila egon eta gero 2009an berriz ekin diote eta euskal lurralde osoan zehar kontzertuak ematen dabiltza berriz ere.
Rock musikak izan duen emankortasun anitzean, kontaezinak dira sortu diren maisulanak, baina bat aukeratu beharko balitz, Jimi Hendrix ospetsuaren Voodoo Child abestia aukeratuko nuke nik.
Abestia Electric Ladyland diskako azkena da, The Jimi Hnedrix Experience taldearena eta 1968an argitaratua. Wah-Wah efektuz kargatutako gitarrak, solo ikusgarriek eta riffen arteko aldaketek abesti izugarria sortzen dute, garai artan imajinaezina zen zerbait.
1969an Woodstocken eginiko zuzeneko emanaldia da hau, askoren ustez bertsiorik hoberena.
Muddy watersen, Rolling stone abestiaren eragina du kantak eta hasiera batean Steve Winwood eta Jack Casadyren blues luze batean oinarriturik badago ere, Hendrixek bereganatu egin zuen, gaur ezagutzen dugun bertsioa sortuz.
Acid rock eta Rock psikodelickoa nahasten ditu eta bere luzapena 7 - 15 minutu bitartekoa izaten da. Hendrixen abestirik gogokoena bilakatu zen eta kontzertu guztietan jotzen zuen.
Kantak utzi zuen ondarea oso zabala da, Guitar World aldizkariak adibidez, 11. postuan jarri zuen, historiako solorik onenetarikoen artean. Rolling Stones aldizkariak 101. postuan dauka 500 abesti hoberenen artean. Bestalde Stevie Ray Vaughan, Zakk Wylde edo Slahs bezalako musikari ospetsu askok egin dute abestiaren bertsioren bat.
Azaroaren 10ean plazaratuko du AC/DC talde australiarrak Backtracks albuma. Bi ediziotan azalduko da eta taldearen bitxikeriak, estudioko irudiak, zuzeneko emanaldiak etab. izango ditu, denak argitaratu gabeak. Gainera Jewels Disc 3 ere izango du lanak, taldeak 1992 eta 2009 urteen bitartean eginiko bideoklipak, zuzeneko grabazioak eta klip promozionalak batzen dituen DVDa. Diska urteko DVDa aukeratu zuten Classic Rock aldizkariak eta Recording Industry Association of Americak platinozko hamar diska eman dizkio, Estatu Batuetan salmentek miloia gainditu du eta.
Luxuzko edizioan, bost diska eta liburu batez dago osatua, gainera kaxa anplifikadorea da. Bertan bitxikeriak, taldearen ibilbidea biltzen duen liburua, puak... AC/DC fan guztiek beraien diskotekan izan behar luketen zerbat alegia.
Liam Rory Gallagher (1948ko martxoaren 2an jaioa- 1995ko ekainaren 14an hila), Irlandako blues/rock musikaririk esanguratsuena, eta mundu osoan famatua kitarrarekin zuen abileziagatik. Soinulari aparta eta pertsona karismatiko gisa, ospea lortu zuen eta 30 miloi diska saltzera iritsi zen.
Bere hastapenetan, 60. hamarkadan, garaiko abesti ospetsuak jotzen zituen talde batean sartu zen. 1966ean bere lehen taldea sortu zuen, Taste, blues eta Rhythm and blues musika egiten zuena. Roryk eta beste bi partaidek osatzen zuten taldea. Londresen eta Britaniar irletatik egindako musikaldietan ospe handia ekarri zioten taldeari. Guztira lau album atera zituen taldeak eta Rory Gallagherrek bere burua ezagutzera eman zuen mundu guztian.
1970. urtean taldeak utzi egin zuen eta Gallagherrek bakarkako bideari ekin zion, ezagutu berri zuen Gerry McAvoy baxu jolearekin batera. Musikariaren izena zuen debut albuma atera eta honela hasi zen bere bakarkako bidea. 70. hamarkada izan bere garairik emankorrena, hamar album kaleratu zituen.
Bere musikak Blues eta Rock estiloak tartekatzen zituen, kitarra maisutasunez maneiatzen. Bere instrumenturik preziatuena 1961eko Fender Stratocaster izan zen, denboraren eta erabileraren poderioz zaharturiko gitarra berezia. Horretaz gain Gallagherrrek mandolina, harmonika eta saxofoia bezalako instrumentuak ere menderatu zituen.
80. eta 90. hamarkadetan musika egiten jarraitu zuen, baina ez zue aurreko hamarakadan izan zuen erritmoa jarraitu, hala ere hiru diska plazaratu zituen garai honetan
Alkoholarekin izan zituen arazoak eta egaz egitearzoin beldurrerako botikek, osasun arazo gero eta larriagoak earri zizkioten, hala ere zuzeneko emanaldiak ematen jarraitu zuen. Bere azken emanaldia 1995eko urtarrilaren 10ean eman zuen Herbereetan. Bere egoera ahuldu egin eta ebakuntza egin behar izan zioten, gibela aldatzeko. Ebakuntza ondo atera arren, infekzio batek hil zuen 1995eko ekainaren 14an, Londresen.
1981ean, Arrasateko gazte talde batek Doble Cero sortu zuen, beranduago RIP izango zena. GBH, Cockney Rejects eta Sex Pistolen kantak jotzen zituzten, punka zen hura. Garai hartan, Portu (baxua eta ahotsa), Txerra (bateria), Yul (gitarra) eta Mallabi (ahotsa) ziren taldekideak, hala ere beranduago Karlos, Mahoma izan zen abeslari berria, Mallabik soldaduzka egitera joan behar izan zuen eta. Aldaketa honekin batera taldearen izena ere aldatu zen, hordutik aurrera Rip deitu zuten taldea.
Garai hartako talde askorekin eman zituzten kontzertuak, Cicatriz La polla Records, Kortatu... Denek zuten gizartearekiko desadostasuna eta arauak austeko gogoa, beraien abestiek islatzen zuten bezala. "Kaos" , "Brigada criminal" edo "Anti-militar" bezalako izenak zituzten beraien abestiek, guztiak gazteleraz abestiek, nahiz eta batzuk ingelesez edo euskaraz ere egin. Punk gordina eta azkarra egiten zuten, zuzena eta gupida gabea.
hona hemen beraien bi abesti: Odio a mi patria
Anti-militar
Mundo muerto
Lehen diska, 1984an Eskorbutorekin batera atera zuten, "Zona especial norte" izenpean. Izenburua, PSOEren gobernuak egun haietan Euskal Herrian, ETAri aurre egiteko antolaturiko planari egiten zion erreferentzia. 1987an atera zuten beraien bigarren lana. "No te muevas" zuen izena eta berien abesti esanguratsuenak eta ospetsuenak bildu zituzten bertan.
Diska atera eta gero, taldeak urte batzuetan utzi egin zuen, noizean behin kontzerturen bat emanez. 994ean berriro batu ziren Hiesaren aurkako kontzertu bat emateko eta urte bat beranduago, kontzrtu horretan grabaturiko zuzeneko diska atera zuten, "Hiesari aurre egiten" izenarekin. Beti izan zituzten bere erortzeak drogen munduan, eta horrek kontzertu askotan taldekideren bat ez zen jotzeko gai. Baina benetako zorigaitza 1997an gertatu zen, Portu bere pisuan gaindosi batek hila aurkitu zutenean.
Porturen galera taldearentzat kolpe handia izan arren, kontzertuak ematen jarraitu zuten, bere anaiak, Xabik, Baxulari egiten jarraitu zuelarik.
Taldeak kontzertuak ematen jarraitu zuen 2003an Karlos, "Mahoma" hil zen artem orduan taldeak utzi egin zuen, nahiz eta noizean behin beste partaide batzuekin kontzerturen bat eman.
2005ean "Punkaren 25 urteko historia bizia - Historia viva del punk" DVD-CD dokumentala argitaratu zuten, Iker Barandiaran eta Iban Toledo kazetarien laguntzaz. bertan taldearen historia, kontzertuak eta argitaratu gabeko 14 kantu agertzen dira.
Rip eko taldekideak: Yul, Portu, Txerra eta Karlos
Bizkaian Eskorbuto eta Araban Cicatriz edo Tijuana in Blue egon baziren, Gipuzkoako eta seguruenik Euskal Herriko Punk talderik esanguratsuena edo zuzenena behintzat Rip izan zen dudarik gabe.
80. hamarkadaren hasieran, txupa beltzak, gangarrak, musika azkarra... agertzen hasi ziren. Britaniar irletako korronte bat zetorren Euskal Herrira. "No future" (ez dago etorkizunik) eta desobedientzia ziren bere ikurrak. Punka zen, 70. hamarkadan ingalaterrako hiribarrenetatik zetorren korrontea, ezetzaren eta inkonformismoaren kultura. Punka moda bat izateaz gain bizitzeko modua ere bazen, pentsatzeko modua, ezarritako guztiaren ukatzea eta alternatibaren bilaketa.
Punk musika, rockaren burla bezalako bat izan zen hasiera batean. Honen gehiegizko komertzializazioarekin haserre zeuden gazteek, rockaren bertsio soil eta zakarrago bat sortu zuten, kontsumismoaren eta gizartearen aurka protesta egiteko. The Kinks, The who eta Beatles bezalako taldeak zituzten oinarritzat, baina zerbait ezberdina egiteko ideiarekin.
Sex pistols, The clas eta the Dmaned izan ziren Britaniar talderik ospetxuenak. Baina Estau Batuetan ere Ramones edo The Dictators bezalako taldeek beraien garrantzia hartu zuten. Beraien arazoak eta gizartearekiko desadostasuna azaltzeko, musika eta estetika deigarria erabiltzen zuten.
Euskal Herrira 80. hamarkadan hasi ziren lehen talde punkak sortzen, RIP, Eskorbuto, Cicatriz... beste askoren artean. garai hartan sortu zeneko talde multzoa izendatzeko RRV (Rock Radical Vasco) izena erabili da askotan. Multzo honetan, Punk musika ezezik, estilo askotako taldeak sartu ziren, adibidez Hertzainak eta Kortatu taldeen ska-reggae, edo etsaiak taldearen rock bortitza edo hard rocka. Talde kopurua handiagoa izan zen arren hauek izan ziren garai haietako panorama musikala definitzen dutenak.
Hurrengo sarreretan talde hauei buruzko informazioa eta abesti batzuk jartzen saiatuko nahiz espero dut zuen gustokoa izatea.
hauek ziren RRV deritzona betetzen zuten taldeak: Etsaiak Baldin Bada BAP!! Barricada Cicatriz Delirium Tremens Eskorbuto Hertzainak Jotakie Korroskada Kortatu La Polla Records Leize M.C.D. Potato RIP Tijuana in Blue Txorromorro Skalope Vómito Vulpess Zarama Zer Bizio?
Diska berria plazaratuko dute Gari, Betagarri eta Barricadak udazken honetan.
Gariren diskak, "16 lore" izango du izenburu, bertan artistaren iragan musikalari egiten dio begirada. Hertzainak taldean abesten zueneko garaietako abestiak eta bere bakarlari garaiko abestiak izango dira bertan, denak goitik behera birpasatuak eta berriz grabatutakoak. Lan berria akustikoan eginiko lan soila da, bertan kolaboratzaile asko izan dira, Patty Smith beraien artean.
"La tierra esta sorda", da Barricadak azaroaren 3tik aurrera salgai jarriko duen diska berriaren izena. Hiru urte luzeko prestakuntzaz geroztik Txantreakoek diska berria prest dute jada. Taldeak oraingoan iraganera begira jarri eta 36ko gerra zibilean kokatu dituzte letrak. 18 kantuz osatutako CDaz gahin, hauen letrak azaltzen dituzten 184 orrialdeko liburuxka ere izango du.
Betagarriren lan berria "Bizitzari Txistuka" izango da eta urriaren 29an espero dute plazaratzea. Diskak orain arte izan duten bideari jarraitzen dio rock/ska/reggae estiloarekin. Azken kontzertuetan abesti berri batzuk jo dituzte beraz, taldearen jarraitzaileek entzunak izango dituzte haiteko batzu.
Bake eta amodiozko hiru egun, izan zen 1969. urtean ospatu zen Woodstock jaialdiaren leloa. Jaialdia, gaur hain xelebreak iruditzen zaizkigun hippy haien, eta estatu batuar gazte askoren protesta bidea izan zen. Gure garaiko jaialdirik ospetsuena eta agian esanguratsuenak 40 urte bete zituen joan den abuztuan eta hamar urterik behin ospatzen joan da lehen hartatik, hala ere egungoa izan zen 60. hamarkadako izpirituaren muina bizi-bizi zuena.
Jaialdiak iraun zituen hiru egunetan, oraindik ere, garaiko ospea edo gehiago duten, 32 talde eta abeslari izan ziren, Jimi Hendrix, The Who, Santana, Janis Jopiln eta Creedence C. R… esanguratsuenak. Gaur egun rock klasikoaren atalean aurkitu ditzakegun talde eta abestiak izan ziren haiek, garai bateko historia kontatzen dizkiguten soinuak, gaur egun jadanik oso gutxitan entzuten diren modukoak. Blues, rock, jazz, country eta antzeko estiloak entzun zitezkeen jaialdian zehar, dena LSD eta Marihuanarekin gogortua, bidaia psikodelikorako eta liberaziorako aproposa
Musika hura “kontrakulturaren” soinua zen, garai hartan EE.BB. bizi zuten Vietnamgo guda eta arraza desberdintasun arazoak zirela medio, bakearen eta amodioaren aldeko erantzuna zen hura, drogek, sexuak eta lorek inguratuak, dantza egitea arraza, sexu edo edade guztietako pertsonek.
Musikaldiak abuztuaren 15etik 18ra iraun zuen eta antolatzaileek hasieran 200.000 pertsona espero bazituzten ere 500.000 izan ziren bertaratu zirenak. Sortzaileek diru galera handiak izan zituzten hasiera batean, baina musikaldiaren inguruan egindako dokumentalak ikaragarrizko arrakasta izan zuen eta galdutakoa gehi irabaziak lortu zituzten. Jaialdian hiru hildako, bi jaiotze eta inguruan batu zen jende multzoa hain izan zen handia, errepideak ezin zitezkeela erabili eta jatekoa eta erizaintza helikopterotik eraman behar izan zituztela.
Woodstockeko jaialdian, musika ezezik ideien askapenaren eta garai berrien itxaropena zuen gizarte baten ikurra izan zen, hippyen garaia bukatzear zegoen eta beraien ideien muina biltzen zuen jaialdi hark.
Nire lehen sarrera da hau, beraz zeren inguruan idatziko dudan azalduko dizuet, behintzat ideia bat egin dezazuen. Blogaren izenak berak adierazten duen bezala musikaren inguruan ibiliko da . Gai honen inguruan asko esan daiteke, musika bezalako gai bat infinituraino zabaldu daiteke eta, baina ezta hori nire ideia. Nire hasierako ideia, rockaren eta honen inguruko guztiari buruz (estiloak, historia, musikari, ospetsuak, talde berriak...) hitz egitea da, baina edozein aukera eta proposamenetara dago zabalik.