

Azkenaldi honetan Cicatriz talde mitikoaren itzuleraren inguruan xurrumurruak egon dira, eta azkenik bizirik dagoen taldekide bakarra, Goar Iñurrieta, lagunen eta fan askoren errguak jasan eta gero, taldea berriz eratzea erabaki du. Gasteiztarrak argi utzi nahi du taldearen esentzia mantendu nahi duela, baina Goar Cicatriz izenpean, inor ez nahasteko. Jakina da kide originalek aspaldi utzi gintuztela, baina taldearen azken aldian Goar izan zen kitarra jolea, horregatik garai haiek gogoratzeko eta Cicatriz izan zena belaunaldi berriek ezagutu dezaten, eszenatokira beriz igotzea erabaki dute. Talde berria osatzeko musikariak bilatzen ari dira momentu honetan, batez ere Natxo Cicatriz abeslariaren pareko kantari bat ari dira bilatzen. taldekideak bilatzeko metodo berri bat ari dira erabiltzen, interneten bidez, hautagaiek bideoak jarri eta honela etxetik egiten dute kastinga. Hona hemen helbidea: www.myspace.com/goarcicatriz .
Taldea 2010 urterako osatua eta martxan egotea espero da eta diska berri baten grabaketa ez da baztertzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario