
Jodiendolo todo kasete moduan agertu zen 1983an, eta Euskal Herriko garai hartako rock panorama mengela ederto astindu zuen: ordura arte, euskal rock’n’rollaren historia txikian ez zen hain lan bortitza ezagutzen, eta geroztik ere oso lan gutxik lortu dute kasete hartan bilduriko amorru, behazun eta desesperazio maila berdintzea. Maldito pais, Escupe a la ba

Eta ez da hori zigiluaren proiektu bakarra Eskorbutori dagokionez: berriki iragarri dutenaren arabera, Santurtziko taldearen betiko formazioak grabu zituen azken bi diskoak (Las mas macabras de las vidas, 1988koa, eta Demasiados enemigos, 1992koa) biniloan argitaratuko dituzte apirilean. Horiekin batera, La otra cara del rock izeneko zuzenekoa ere argitaratuko dute. Disko hori CD gisa agertu zen 2003an, LP-Alba disketxearen eskutik, eta 1991ko abenduaren 23an Villarealen emandako kontzertu bat jasotzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario