2009-11-03

Voodoo Child (Slight Return)

Rock musikak izan duen emankortasun anitzean, kontaezinak dira sortu diren maisulanak, baina bat aukeratu beharko balitz, Jimi Hendrix ospetsuaren Voodoo Child abestia aukeratuko nuke nik.

Abestia Electric Ladyland diskako azkena da, The Jimi Hnedrix Experience taldearena eta 1968an argitaratua. Wah-Wah efektuz kargatutako gitarrak, solo ikusgarriek eta riffen arteko aldaketek abesti izugarria sortzen dute, garai artan imajinaezina zen zerbait.

1969an Woodstocken eginiko zuzeneko emanaldia da hau, askoren ustez bertsiorik hoberena.



Muddy watersen, Rolling stone abestiaren eragina du kantak eta hasiera batean Steve Winwood eta Jack Casadyren blues luze batean oinarriturik badago ere, Hendrixek bereganatu egin zuen, gaur ezagutzen dugun bertsioa sortuz.

Acid rock eta Rock psikodelickoa nahasten ditu eta bere luzapena 7 - 15 minutu bitartekoa izaten da. Hendrixen abestirik gogokoena bilakatu zen eta kontzertu guztietan jotzen zuen.

Kantak utzi zuen ondarea oso zabala da, Guitar World aldizkariak adibidez, 11. postuan jarri zuen, historiako solorik onenetarikoen artean. Rolling Stones aldizkariak 101. postuan dauka 500 abesti hoberenen artean. Bestalde Stevie Ray Vaughan, Zakk Wylde edo Slahs bezalako musikari ospetsu askok egin dute abestiaren bertsioren bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario