2009-11-09

Hertzainak




Hertzainak taldea 1981. urteko gabon zaharrean estreinatu zen Gasteizen, Police taldearen abesti bat euskaraz egiten. Taldea arabarra zen eta euskaraz abesturiko kantek, Punk musikaren probokazioa, ska eta reggae estilo dantzagarriekin nahasten zituzten. Taldearen abestiek, egungo talde gehienenak bezala, egun zituzten arazoak eta kritikak egiten ziren.

1982an Josu Zabala, Gamma (Xabier Montoia), Kurro, Delfo, eta Kike ziren hasierako taldekideak, baina Gammak taldea uzi eta Gari sartu zen abeslari gisa. Ordutik aurrera taldea zerbait serioa egiten hasi eta lehen maketa prestatzeari ekingo diote. Maketa 1983ko udaberrian plazartuko dute "Kamarada", "Pakean utzi arte", "Miren modelo B" bezalako abestiekin. Musikarien ospea Arabatik haratago doa zabalduz eta hurrengo urtean Egin egunkariaren irakurleek Arabako talderik onena aukeratu zuten. "Hertzainak" izenarekin kaleratu zuten beraien lehen LPa, sekulako arrakasta izan zuen eta Euskal Herri osoan egin zen famatua taldea.

1986an bigarren diska atera zuten "Hau dena aldatu nahiko nuke". Aurrekoak besteko arrakasta ez izan arren, taldeak emanaldkiak ematen jarraitzen du eta estatutik lehen sarraldiak egiten hasi ziren.

1987an Soinuak disketxetik Elkarrera pasatuko dira. Bertan diska berria grabatzeari ekingo diote, Salda badago, baina Garik motorrean izandako istripu batengatik diskaren argitalpena hurrengo urtera atzeratzen da. Diska berriak Euskal Herriko panoraman garrantzia hartzen lagundu zien, garaiko talderik esanguratsuenen artean jarriz. Urte horretan Europatik bira egin eta beraien hurrengo LPa prestatzen hasi ziren.

1990ean Amets prefabrikatuak lana egin zuten, aitormena abesti ospetsua, beste kanta pergabeen artean zuelarik.

1991ean zuzeneko diska grabatu zuten eta hurrengo urtean beraien azken LPa izango zena, "denboraren orratzak" burutu zuten. Horrez gero, taldekide bakoitzak bere bideari ekin zion: Gari bakarlari gisa; Txanpi Dr. deseo eta Josu Zabala Zazpi Eskale eta Gu eta Gutarrak taldeetan

Euskal Herriko talde singularra izan zen Hertzainak, estilo ezberdinak nahastu zituzten beraien lanetan eta euskaraz abesteak berezi egin zituen.




No hay comentarios:

Publicar un comentario