Mutrikun, 1987an sortu zen Delirium Tremens. Rock musika egiten zuten, britaniako punkaren eraginarekin eta hirukotea Andoni, kitarra eta ahotsa; Patxi Irisarri, baxua eta J. J. Yurrita bateria, osatzen zuten
Taldearen lehen lana Zarrapo talde nafarrarekin batera atera zuten. "Hemen Denak Berdinak Dira" zuen izena eta honi ezker " Euskal Rock Erradikalaren" barruan sartu zituzten.
Taldearen lehen diska, "Ikusi eta ikasi" 1989an pazaratu zuten, eta honekin batera Italiara eta Galesera egin zuten bidai.
1990ean, Kortaturen desagerpenaren ondorioz, Iñigo Muguruza sartu zen taldean bigarren gitarra jole bezala. Laukotea osatuta, bigarren lana plazaratu zuten, "Hiru aeroplano", askoren ustez taldearen lanik onena.
1991ean Iñigok Esan Ozenki disketxea sortu zuen eta honekin grabatu zuten taldearen azken lana izango zena, "Bilbo zuzenean. 91-5-24". Honez geroztik taldea desegin egin zen eta taldekide bakoitzak bere bidetik jarraitu zuen.
Tladearen ibilbidea laburra izan bazen ere, euskal talde hoberenen artean kokatu zen bere garaian, bai bere soinu zainduagatik eta baita bere abestien kalitateagatik.
Sexty Sexers talde nafarrak gaur, azaroak 23, bere lan berria aurkeztu du, "Hero Mantra".Gaztelupeko Hotsak zigilu gipuzkoarraren bitartez plazaratu dute diska berria.
Ken Zazpi taldeak, zazpigarren uteurrena ospatzeko, zuzeneko CD-DVD argitaratu berri du. Bertan taldearen ibilbidea gogoratzen duen dokumentala eta joan zen urtarrilaren 3an Santa Eugenia antzokian grabaturiko emanaldia biltzen da.
Garai honetan hainbat taldek plazaratzen dituzte beraiek lanak, Durangoko azokari begira. Aurreko sarrera batzuetan disko hauen berri eman dugu, oraingoan The Clash talde mitikoaren bertsioz osaturiko diska aurkeztuko dizuet. Talde Britaniarrak zer esan handia izan zuen Punk musikaren eztandan eta garai hartako ikono bilakatu da Sex Pistols eta Damned taldeekin batera. Brixton Recordsek jada prest dauka diskoa, Durangoko azokan aurkezteko, bertan, MaCarraDa, Anarko+Fermín Muguruza, Sapety Pins+Nuevo Catecismo Católico, Señor No, Bugatti edo Habeas Corpus bezalako taldeak izango dira bertsio ezberdinen egileak.
Barricada talde Iruindarrak 1982ko apirilean eman zuten beraien lehen emanaldia, Txantrea auzoan. Ordutik aurrera 21 diska atera dituzte eta gaur egun, oraindik Euskal Herri eta estatu mailan garrantzi handia dute.
Taldearen partaideak, Enrique Villareal (El Drogas) ahotsa eta baxua; Jose, bateria; Sergio Oses, (bigarren gitarra); eta Javier Hernández (Boni), ahotsa eta gitarra. Gazteleraz abesten dute eta rock musika egiten dute, nahiz eta ibilbide kuzean zehar estilo ezberdinak probatu.
Lehen diska, "Noche de Rock and Roll" izan zen, 1983an argitaratua. Grabaketaren erdian, ¡ Sergiok taldea utzi eta Alfredo Piedrafita izan zen gitarra jole berria.
1984an Egin egunkariko irakurleek Nafarroako talderik onena aukeratu zuten. Urte horretan Mikel Astrain zen bateria, baina hau hil egin zen eta Fernando Coronado izan zen bateria jole berria. "Barrio Conflictivo" diskan, "Pon esa musica de nuevo" abestia bere omenez egin zuten.
Hirugarren diskoa "No hay tregua" 1986an etorriko zen, eta urte bat beranduago "No se que hacer contigo". Taldeak arazo asko izan zituen disketxeekin, hauek abestiak zentsuratzen zizkietelako, "Bahia de Pasaia" eta "En nombre de dios" bezalako abestiak adibidez. Garai honetan Rosendo Mercadorekin emanaldi mordoa eman zuten eta honek lan asko plazaratzen lagundu zion talde Iruñarrari.
1988an "Rojo" lana aurkeztu zuten, kritiko eta zale askoren ustez taldearen lanik onena. 1990an "Doble directo" argitaratu zuten, lan honek urrezko diska emango zien. Ordutik aurrera gauza berriak probatzen joan ziren "Por instinto" lanean. taldearen berezko estilotik aldendu ziren, askok ez zutena ongi hartu. Hala ere "Balas blancas" (1992) diskak arrakasta handia lortu zuen, baina Honen ostean taldearen barnean distentsioak sortzen joan ziren eta estilo aldaketak, "La araña" eta "insolencia" disken salmentetan porrota ekarri zuten.
1997an "Salud y Rock&Roll" zuzeneko lana aurkeztu zuten, Iruñako zezen plazak grabatutakoa.
2000. urtean taldeak berezko zuen soinura itzuli ziren, hau asko landuz eta "Acción directa" lana aurkeztuz, salementak berriz ere igoaraziz. Grai hartan Fernando Coronadok taldea utzi eta Ibi izan zen bateria jole berria.
"Besame" (2002) eta "Hombre mate hombre" (2004) izan ziren jarraian egindako lanak, 2006an zuzeneko beste lan bat grabatu zuten. 2008an taldeak 25 urte bete zituen eta horregatik omenaldi moduan 2 CD eta DVDz osaturiko "25 años de Rocanrol" jarri zuten salgai.
2009an "La tierra esta sorda" lana aurkeztu dute, gerra zibilean oinarrituriko lana.
James Newell Osterberg, Jr, Iggy Pop izenordearekin ezaguna, Michigan, 1947ko apirilaren 21 jaio zen, Estatu Batuetan. Punk musikaren aintzindarietako bat bezala da ezaguna mundu osoan eta bere abestiek eta estiloak garai bat definitu zuen 70. hamarkadan
60. hamarkadaren bukaeran eta 70. hamarkadan zehar, The Stooges taldearen abeslaria izan zen, honek ospe handia lortu zuen, batez ere zuzenenko emanaldiengatik. Hauetan Iggyk publikora jauzi egiten zuen, haragi gordina eta kakahuete manteka erabiliz bere gorpua igurtzitzen zuen edo bere buruari ebakiak egiten zizkion beste zorakeri askoren artean, beranduago musikagile askok ere egingo zituzten moduan. Talde ezberdinetan bateria jotzen ibili eta gero, The Stoges taldea osatu zuen eta 1968an berien lehen albuma argitaratu zuen taldearen izen berarekinThe Stooges (1969) eta Fun House (1970) etorriko zen geroago. diskak ez zuten arrakasta handirik izan, baina sortzen hari zen punk mugimenduari bultzada garrantzitsua eman zioten. Taldearen barneko arazoek eta heroinarekiko adikzioak taldea desegin zuten.
1973an David Bowiek diska bat ekoiztu zien Ingalaterran, Raw Power izenekoa, punk rock musikaren lehen diska izan zena askoren ustez. Diska gainera polemikaz beterik egon zen, Tony DeFries, Bowieren managerrak egon zituen nahasteak, baina hauek ez ziren Iggyren gogokoak izan eta honek bertsio pirata bat jarri zuen salgai. Dena den 1997an Sony disketxeak berriz argitaratu zion bere gustura.
Grai hartan Stooges taldea berriz ere batzea erabaki zuten, taldekideen artean aldaketa batzuek eginez, baina barne arazoak eta Iggyren heroinarekiko adikzioak arazoak sortzen jarraitu zuten. Guzti honek taldea berriz desegitera eraman zuen, gainera Iggyk drgoazaletasuna zela eta denbora batez utzi egin zuen musika mundua.
1977an aintzinako taldekide zen James Williamsonekin diska bat grabatu zuen, taldearen abesti argitaratu gabeekin. Era beran Iggy eta Bowie berlinera joan ziren bizitzera, beraien drogazaletasunengatik askatzeko, bertan Boieren laguntzaz bere biziko diskarik onenak grabatu zituen, The Idiot eta Luts for life.
Ordutik aurrera diska ezberdinak atera ditu batzuk bakarka eta beste batzuk Stooges taldearekin batera. 1979 eta 1982 artean Party eta Zombie Birdhouse diskak plazaratu zituen, baina ez zuten arrakasta handirik izan, Instinct lanean bere hasierako rock musikara itzuli zen. Ordutik aurrera musikari askorekin grabatu ditu abestiak eta aurten plazaratu du bere azken diska, Preliminaires izenekoa. Zinema munduan ere bere agerraldiak, aktore zein musikagile gisa.
Soziedad Alkoholika taldeak, "Disko negro" diska famatua berriz ere grabatu du "Sesión#2" izenarekin. Tue Madsenek grabatu du lan berria eta honako abestiak izango ditu:"Ni Por Favor Ni Ostias", "Perra Vida", "Pelota", "Nos Vimos En Berlín", "Como Una Mierda", "Que No Te Hagan Llorar", "Ciencia Asesina", "Civilización Degeneración", "Abre La Boca", "Contra La Agresión Castración", "Amnesia" eta "S.H.A.K.T.A.L.E.". Gainera bonus track bezala, "Intoxikazión Etílika", "Padre Black & Decker" y "La Última Partida" abestiak ere grabatu dituzte berriz SAkoek. diska azaroaren 30 plazaratuko da.
Azkenaldi honetan Cicatriz talde mitikoaren itzuleraren inguruan xurrumurruak egon dira, eta azkenik bizirik dagoen taldekide bakarra, Goar Iñurrieta, lagunen eta fan askoren errguak jasan eta gero, taldea berriz eratzea erabaki du. Gasteiztarrak argi utzi nahi du taldearen esentzia mantendu nahi duela, baina Goar Cicatriz izenpean, inor ez nahasteko. Jakina da kide originalek aspaldi utzi gintuztela, baina taldearen azken aldian Goar izan zen kitarra jolea, horregatik garai haiek gogoratzeko eta Cicatriz izan zena belaunaldi berriek ezagutu dezaten, eszenatokira beriz igotzea erabaki dute. Talde berria osatzeko musikariak bilatzen ari dira momentu honetan, batez ere Natxo Cicatriz abeslariaren pareko kantari bat ari dira bilatzen. taldekideak bilatzeko metodo berri bat ari dira erabiltzen, interneten bidez, hautagaiek bideoak jarri eta honela etxetik egiten dute kastinga. Hona hemen helbidea: www.myspace.com/goarcicatriz . Taldea 2010 urterako osatua eta martxan egotea espero da eta diska berri baten grabaketa ez da baztertzen.
Hertzainak taldea 1981. urteko gabon zaharrean estreinatu zen Gasteizen, Police taldearen abesti bat euskaraz egiten. Taldea arabarra zen eta euskaraz abesturiko kantek, Punk musikaren probokazioa, ska eta reggae estilo dantzagarriekin nahasten zituzten. Taldearen abestiek, egungo talde gehienenak bezala, egun zituzten arazoak eta kritikak egiten ziren.
1982an Josu Zabala, Gamma (Xabier Montoia), Kurro, Delfo, eta Kike ziren hasierako taldekideak, baina Gammak taldea uzi eta Gari sartu zen abeslari gisa. Ordutik aurrera taldea zerbait serioa egiten hasi eta lehen maketa prestatzeari ekingo diote. Maketa 1983ko udaberrian plazartuko dute "Kamarada", "Pakean utzi arte", "Miren modelo B" bezalako abestiekin. Musikarien ospea Arabatik haratago doa zabalduz eta hurrengo urtean Egin egunkariaren irakurleek Arabako talderik onena aukeratu zuten. "Hertzainak" izenarekin kaleratu zuten beraien lehen LPa, sekulako arrakasta izan zuen eta Euskal Herri osoan egin zen famatua taldea.
1986an bigarren diska atera zuten "Hau dena aldatu nahiko nuke". Aurrekoak besteko arrakasta ez izan arren, taldeak emanaldkiak ematen jarraitzen du eta estatutik lehen sarraldiak egiten hasi ziren.
1987an Soinuak disketxetik Elkarrera pasatuko dira. Bertan diska berria grabatzeari ekingo diote, Salda badago, baina Garik motorrean izandako istripu batengatik diskaren argitalpena hurrengo urtera atzeratzen da. Diska berriak Euskal Herriko panoraman garrantzia hartzen lagundu zien, garaiko talderik esanguratsuenen artean jarriz. Urte horretan Europatik bira egin eta beraien hurrengo LPa prestatzen hasi ziren.
1990ean Amets prefabrikatuak lana egin zuten, aitormena abesti ospetsua, beste kanta pergabeen artean zuelarik.
1991ean zuzeneko diska grabatu zuten eta hurrengo urtean beraien azken LPa izango zena, "denboraren orratzak" burutu zuten. Horrez gero, taldekide bakoitzak bere bideari ekin zion: Gari bakarlari gisa; Txanpi Dr. deseo eta Josu Zabala Zazpi Eskale eta Gu eta Gutarrak taldeetan
Euskal Herriko talde singularra izan zen Hertzainak, estilo ezberdinak nahastu zituzten beraien lanetan eta euskaraz abesteak berezi egin zituen.
Talade suediar hau 1995an hasi zen eratzen. Garage rock eta Punk revival estiloa jotzen dute 70. hamarkadako musikaren eraginarekin. Björn Dixgård da taldearen sortzaile nagusia eta izena, bere amets batetik ateratako da. Oso gazteak izan arren arrakasta handia lortu dute eta gero eta ospetsuagoak ari dira egiten, beraz etorkizunari begira, kontutan izan beharreko taldea izan daiteke.
Taldearen lehen pausoak 1995an eman zituen, Butler izenpean. Taldearen estilo aldeketek eta taldekideen joan etorri askoren ostean, Daniel Häglund gehitu zen taldera eta ganorazko zerbait egiten hasi ziren. Bernaduago Gustaf Norén sartu zen taldera. Talde barriak emanaldiak ematen hasi zen bere herrian eta inguruetan eta ez zen denbora gehiegi igaro Suediako EMI disketxea beraiegatik interesatu eta kontratua sinatu zutenera arte, 1999an. Samuel Giers eta Carl Johan Fogelklou bateria eta baxua jotzen sartu ziren taldera horren ostean.
Ordutik aurrera taldearen gorakada izugarria izan da, berien lehen diska Bring 'Em In 2002an atera zuten, hau urrezko diska izan zen Japonen, Suedian eta Alemanian. Musikaldi garrantzitsu askotan izan dira mundu osan zehar eta beste lau dika plazaratu ditzute Hurricane Bar (2004), Ode to Ochrasy (2006), Never Seen the Light of Day (2007) eta Give Me Fire (2009).
Talde honek, eskandinabiako rock bizitasun guztia batzen du erritmo azkarrak eta ahots potentea erabiliz, dudarik gabe etorkizunean zer esana izango duen taldea da.
Rock euskalduna egiten aintzindaria izan zen Zarama. 1977an hasi ziren eta 1984. urtean atera zuten lehen LPa. Rock musika, euskaraz abesten zuen lehen taldea zen eta urte batzuk beranduago Rock Radical Vasco barruan sartuko zituzten. Taldekide batek ere ez zekien euskraz beraz abestien letrak egiteko, gazteleratik itzultzen zituzten hitegiekin
Taldea Santurtzin eratu zen eta hasiera batean taldekideak, Rober (Roberto Moso, ahotsa), Txus (kitarra) eta Putrea (bateria)ziren. Punk musika eta Rock estilo ezberdinak nahasten zituzten, Ska eta Glam rock batez ere.
Hasieran ez zuten arrakasta handirik izan, rock musika euskaraz oso gauza berria bai zen garai hartan. Musika lehiaketa batzuetara aurkeztu ziren eta guztietan azken postoan edo hurbil gelditu zire, baina gogor eutsi zioten eta Iosu Exposito baxularia ordezkatu eta Putreak manajer lanak egiten hasi zen.
1980an "Euskal Musika 80" lehiaketara aurkeztu ziren eta bigarren postuan gelditu ziren. Lortutako ospeak diska bat grabatzera bultzatu zituen Bildur nahiz izenpean. Ordurako Javik Iosuren tokia hartu zeuen, honek Punk beste talde bat sortzera ekin baitzion, beranduago Eskorbuto izena izango zuena.
Taldeak ospea irabazi zuen eta Diskos Suicidas disketxearekin eta hauekin beraien lehen singela plazartu zuten, Nahiko / Ezkerralde, 1983an. Hurrengo urtean bigarren singela grabatu zuten, Zaramaren erdian.
1984. urtean Egin egunkariak antolaturiko Rock Radical Vasco lehiaketa irabazi zuten Bizkaia aldetik. Ordutik aurrera fama handia lortu zuten eta beraien lehen LPa, Indarrez.
Tladeak 1994an utzi zuen eta ordura arte Gaua apurtu arte beste sei dikska atera zituzten: Dena ongi dabil (Elkar, 1987), Bostak bat (Elkar, 1990), Zaramaren Erdian (Discos Suicidas, 1991), Sexkalextrik (Elkar, 1992) eta Binilo Bala (Elkar, 1994).
Taldeak 15 urtez isila egon eta gero 2009an berriz ekin diote eta euskal lurralde osoan zehar kontzertuak ematen dabiltza berriz ere.
Rock musikak izan duen emankortasun anitzean, kontaezinak dira sortu diren maisulanak, baina bat aukeratu beharko balitz, Jimi Hendrix ospetsuaren Voodoo Child abestia aukeratuko nuke nik.
Abestia Electric Ladyland diskako azkena da, The Jimi Hnedrix Experience taldearena eta 1968an argitaratua. Wah-Wah efektuz kargatutako gitarrak, solo ikusgarriek eta riffen arteko aldaketek abesti izugarria sortzen dute, garai artan imajinaezina zen zerbait.
1969an Woodstocken eginiko zuzeneko emanaldia da hau, askoren ustez bertsiorik hoberena.
Muddy watersen, Rolling stone abestiaren eragina du kantak eta hasiera batean Steve Winwood eta Jack Casadyren blues luze batean oinarriturik badago ere, Hendrixek bereganatu egin zuen, gaur ezagutzen dugun bertsioa sortuz.
Acid rock eta Rock psikodelickoa nahasten ditu eta bere luzapena 7 - 15 minutu bitartekoa izaten da. Hendrixen abestirik gogokoena bilakatu zen eta kontzertu guztietan jotzen zuen.
Kantak utzi zuen ondarea oso zabala da, Guitar World aldizkariak adibidez, 11. postuan jarri zuen, historiako solorik onenetarikoen artean. Rolling Stones aldizkariak 101. postuan dauka 500 abesti hoberenen artean. Bestalde Stevie Ray Vaughan, Zakk Wylde edo Slahs bezalako musikari ospetsu askok egin dute abestiaren bertsioren bat.
Azaroaren 10ean plazaratuko du AC/DC talde australiarrak Backtracks albuma. Bi ediziotan azalduko da eta taldearen bitxikeriak, estudioko irudiak, zuzeneko emanaldiak etab. izango ditu, denak argitaratu gabeak. Gainera Jewels Disc 3 ere izango du lanak, taldeak 1992 eta 2009 urteen bitartean eginiko bideoklipak, zuzeneko grabazioak eta klip promozionalak batzen dituen DVDa. Diska urteko DVDa aukeratu zuten Classic Rock aldizkariak eta Recording Industry Association of Americak platinozko hamar diska eman dizkio, Estatu Batuetan salmentek miloia gainditu du eta.
Luxuzko edizioan, bost diska eta liburu batez dago osatua, gainera kaxa anplifikadorea da. Bertan bitxikeriak, taldearen ibilbidea biltzen duen liburua, puak... AC/DC fan guztiek beraien diskotekan izan behar luketen zerbat alegia.
Liam Rory Gallagher (1948ko martxoaren 2an jaioa- 1995ko ekainaren 14an hila), Irlandako blues/rock musikaririk esanguratsuena, eta mundu osoan famatua kitarrarekin zuen abileziagatik. Soinulari aparta eta pertsona karismatiko gisa, ospea lortu zuen eta 30 miloi diska saltzera iritsi zen.
Bere hastapenetan, 60. hamarkadan, garaiko abesti ospetsuak jotzen zituen talde batean sartu zen. 1966ean bere lehen taldea sortu zuen, Taste, blues eta Rhythm and blues musika egiten zuena. Roryk eta beste bi partaidek osatzen zuten taldea. Londresen eta Britaniar irletatik egindako musikaldietan ospe handia ekarri zioten taldeari. Guztira lau album atera zituen taldeak eta Rory Gallagherrek bere burua ezagutzera eman zuen mundu guztian.
1970. urtean taldeak utzi egin zuen eta Gallagherrek bakarkako bideari ekin zion, ezagutu berri zuen Gerry McAvoy baxu jolearekin batera. Musikariaren izena zuen debut albuma atera eta honela hasi zen bere bakarkako bidea. 70. hamarkada izan bere garairik emankorrena, hamar album kaleratu zituen.
Bere musikak Blues eta Rock estiloak tartekatzen zituen, kitarra maisutasunez maneiatzen. Bere instrumenturik preziatuena 1961eko Fender Stratocaster izan zen, denboraren eta erabileraren poderioz zaharturiko gitarra berezia. Horretaz gain Gallagherrrek mandolina, harmonika eta saxofoia bezalako instrumentuak ere menderatu zituen.
80. eta 90. hamarkadetan musika egiten jarraitu zuen, baina ez zue aurreko hamarakadan izan zuen erritmoa jarraitu, hala ere hiru diska plazaratu zituen garai honetan
Alkoholarekin izan zituen arazoak eta egaz egitearzoin beldurrerako botikek, osasun arazo gero eta larriagoak earri zizkioten, hala ere zuzeneko emanaldiak ematen jarraitu zuen. Bere azken emanaldia 1995eko urtarrilaren 10ean eman zuen Herbereetan. Bere egoera ahuldu egin eta ebakuntza egin behar izan zioten, gibela aldatzeko. Ebakuntza ondo atera arren, infekzio batek hil zuen 1995eko ekainaren 14an, Londresen.