2010-02-28

Joy Division

1976.urtean, Ingalaterran, sortu zen Joy Division taldea. Garaiko Punk mugimenduaren oinordekotzat hartua izan den post punk mugimenduaren aitzindariak izan ziren. Beren abestiek punk musikaren bizitasuna badute ere, taldeak bere estilo propia txertatu zuen, post-punk musika izango zenaren oinarriak.

Taldea, Ian Curtis (ahotsa), Bernard Sumner (gitarra), Peter Hook (baxua) eta Stephen Morris (bateria) osatzen zuten. hasieran taldeak aldaketa asko jaso zituen arren, azkenean 1977an taldekideak eta izena "Joy Division" finkatu zituzten.

1978an plazaratu zuten beraien lehen lana, "Unknown Pleasures". Taldearen arrakasta geroz eta nabarmenagoa zen eta bigarren lana 1980an atera zuten "Closer" izenarekin.

Dena den Ian Curtis abeslariaren arazo pertsonalek eta jasaten zuen epilepsiak, zuzeneko emanaldi asko bertan behera uztera behartu zuen taldea. Jasaten zuen depresioak jota 1980an, EEBBtako bira prestatzzen ari zirela, abeslariak bere buruaz beste egin zuen.

Honez geroztik, "Love Will Tear Us Apart" plazaratu zuten, taldearen abestirik osperxuena bilakatuz. Beranduago gainontzeko taldekideek "New Order" osatu zuten.

Tadeak gutxi iraun bazuen ere, bere ondorengotzak gaur egun ere jarraitzen du. Punk mugimenduak izandako eztandaren bukaera eta 80. hamarkadan nagusituko zen musika alternatiboaren aurrerapena izan Joy Division. U2, Red Hot Chilli Peppers edo Depeche mode bezalako taldeengan eragina izan zuten eta oraindik ere sortzen den musika zer esana dute.




2010-02-23

Cicatriz

1983an, heroinaren menpekotasunetik askatzeko zentru batean, terapia bezala sortu zen Cicatriz taldea. Hasieran Cicatriz en la Matriz zuen izena eta taldea beranduago izango zenaren aurrerapen bat besterik ez zen hura.

"Botes de humo", "Cuidado burócratas" edo "Aprieta el gatillo" bezalako abestiez osatutako maketa grabatu zuten 1984an, beranduago Kortatu, Jotakie eta Kontuz Hi! taldeekin banatuko zuten diskoan agertzen ziren abestiak, beste batzuen artean. Natxo (ahotsak), Pakito (Baxua), Pepin (Gitarra) eta Pedro (Bateria) ziren taldearen partaideak garai hartan.



Garai horretan beren lehen LPa grabatzera ekin zioten "Inadaptados". Diska taldearen lenik onartuena da gaur egun ere. Bere soinu bortitzak eta letra probokatzaileek, Euskal Herrian eta Estatuan ezagunatk bihurtu zituen, zuzeneko talderik hoberenetarikoa bilakatuz.

1988an taldeak geldialdi luze bat izan zuen. Natxo kartzelara bidali zuten Droga kontuen ondorioz. 4 urte, 2 hilabete eta egun batera zigortu zuten(bigarren diskaren izenaren eratorria "4 años, 2 meses y 1 dia"), baina 3 hilabete besterik ez zituen eman kartzelan. kartzelatik irten eta hilabete batzuetara abeslariak motorreko istripu bat jasan zuen eta osasun arazo larriak izan zituen.

1991an bigarren diska plazaratu zuten: "4 años, 2 meses y 1 dia". aurreko urtean Pepin gitarra jolea heroina gaindosis hil zen eta Goar-ek hartu zuen bere lekua.
diska berri hura Londresen grabatu zuten.

1992an beraien lanik pertsonalena atera zuten, "Colgado por ti". Lan berri hartan Heavy Metal soinuetara hurbilketa sumatu daiteke. 1994an Pakito baxularia Ihesak jota hil zen, Natxok eta Pedrok jasaten zuten gaizotasuna.

Urte hartan taldeak azken diska plazaratu zuen, zuzenekoa. Emanaldian Natxo zen jatorrizko taldearen partaide bakarra. 1995eko uztailean hil zen Pedro eta hilabete batzuk beraduago Natxo ere berdin joan zen, biak Ihesak jota.



Duane allaman


Askorentzako ezezaguna izango den gitara jole hau, Allman Brothers Band taldearen sortzailea eta bere garaiko gitarra jolerik bikainenetarikoa izan zen.

1965 urtean bere lehen maketan grabatu zituen bere anaiarekin batera, baina ez zuten arrakasta handirik izan. Dena den disketxeek bere aparteko talentua ikusita beste musikari batzuekin talde bat sortzea proposatu zioten, eta horrela sortu zen Allman Borthers Band. Taldeak Blues eta Country estiloak modu txundigarri batean elkartu zituzten, Duanek slide teknika erabiliz izugarrizko bakarkakoak egiten zituelarik.

Horrez geroztik, Eric Claptonnekin batera Layla abestia grabatu zuen bere gitarraren soinu bereizgarria ezarriz, baina ez zen taldearen partaide bezala sartu. Horrez geroztik Aretha Franklin, Boz Scaggs eta King Curtis bezalako musikari famatuekin batera aritu zen laguntzaile gisa.

1971an bere taldearekin itzuli zen berriz ere disko berri bat grabatzeko baina zoritxarrez moto istripu batean hil zen, 25 usrte besterik ez zituela.



2010-02-17

The Riff Truckers


Talde Gernikar honek, bere lehen diska plazaratu berri du. Errepideko Rock amerikarra, benetan doinu potentearekin eta erritmoz beteriko abestiekin. On the Road da beraien lehen lan honen izena, 8 abestiz dago osaturiko diska.

Muxikon estudioetan grabtu dute Muxikan eta orain arte taldea oso ezaguna izan ez bada ere etorkizuna duela ematen du.

Hona hemen beraien lehen singela Johnny whisky.

Die Toten Hosen


Orain arte Ipar Amerikatik zetozen talde ospetsu askotaz aritu gara, baina ezin daitezke kontinente zaharreko taldeak ahaztu. Oraingoan Alemaniatik datozen Die Toten Hosen taldeari buruz egingo dugu hitz.

Taldearen izena, Die Toten Hosen, hildako praka esan nahi du, Alemanieraz esaldi honek aspergarriak esan nahi du. Taldea 1982an sortu zen. Gaur egun Campino abeslaria , Andreas Meurer, Michael Breitkopf guitarrajoelak, Andreas von Holst baxua eta Vom Ritchie bateria osatzen dute taldea. Dagoeneko 14 disko plazaratu ditu eta mundu mailan ospea handia dauka. Alemanian bakarrik 22 milioi ale saldu ditu ditu.


Taldearen arrakasta lehen diskotik izan zen nabarmena. 1983an plazaratu zuten Opel-Gang (Opel-banda) izenarekin. Harrera on honez geroztik BBC irrati britainiarrean emanaldi bat eman zuten. Haren ondorioz nazioarte mailan hedatzen hasi ziren.

Punk-Rock musika egiten duen taldea da eta kritika soziala eta ironia da askotan beren abestien abiapuntua. Never Mind the Hosen- Here´s Die Roten Hosen lanean Sex Pistols talde ospetsuaren parodia egiten dute, Punk musikaren eta konformismoaren arteko muga oso estua dela esanez. Hasieran Hein abeslari ospetsuaren parodia ere egin zuten eta honek arazo judizialak ekarri zizkien.



Grunge


1980ko hamarkadaren bigarren erditik aurrera, Grunge izeneko mugimendu musikal bat sortu zen Estatu Batuetako iparraldean. Seattle inguruan izan zuen eragin gehien eta musika estiloa ez ezik, janzkera eta bizitzarekiko jarrera ezkorra ere zituen ezaugarri.

Grunge-ak Hard Rock, Punk eta Indie bezalako estiloak tartekatzen ditu pop rock musikaren soinura asko hurbilduz, baina puntu garratzago batekin. Melodia errepikakorra eta distortsionatutako gitarrek soinu berezia eman zioten estiloari eta 90ko hamarkadan mundu osora zabaldu zen.

Nirvana eta Pearl Jam izan ziren estilo honen ordezkari nagusiak, baina beste talde askok eta askok jo zuten musika estilo hau, Alice in Chains, Green River, Dinosaur Jr. eta Love Battery beste askoren artean.


Gurnge musika 90. hamarkadaren erditik aurrera gainbeheran hasi zen, lortutako ospe komertzial handia, gutxi-gutxika galduz. Beheraldi honek bi arrazoi nagusi izan zituen: Grunge musikaren pentsamoldeei jarraituz, taldekide askok lortutako ospea komertziala ezeztatzen joan ziren eta horrela talde askoren banaketa etorri zen; beste faktorea musika estiloaren gogortasunak ez zuen beti publikoarekin ondo konektatzen eta ondorioz, Grunge lasaiagoa egiten zuten talde berri asko, ospea lortzen hasi ziren.