2009-10-29

RIP

RIP - No hay futuro-tik, kontuz Hiesarekin-era



1981ean, Arrasateko gazte talde batek Doble Cero sortu zuen, beranduago RIP izango zena. GBH, Cockney Rejects eta Sex Pistolen kantak jotzen zituzten, punka zen hura. Garai hartan, Portu (baxua eta ahotsa), Txerra (bateria), Yul (gitarra) eta Mallabi (ahotsa) ziren taldekideak, hala ere beranduago Karlos, Mahoma izan zen abeslari berria, Mallabik soldaduzka egitera joan behar izan zuen eta. Aldaketa honekin batera taldearen izena ere aldatu zen, hordutik aurrera Rip deitu zuten taldea.

Garai hartako talde askorekin eman zituzten kontzertuak, Cicatriz La polla Records, Kortatu... Denek zuten gizartearekiko desadostasuna eta arauak austeko gogoa, beraien abestiek islatzen zuten bezala. "Kaos" , "Brigada criminal" edo "Anti-militar" bezalako izenak zituzten beraien abestiek, guztiak gazteleraz abestiek, nahiz eta batzuk ingelesez edo euskaraz ere egin. Punk gordina eta azkarra egiten zuten, zuzena eta gupida gabea.

hona hemen beraien bi abesti:
Odio a mi patria

Anti-militar

Mundo muerto


Lehen diska, 1984an Eskorbutorekin batera atera zuten, "Zona especial norte" izenpean. Izenburua, PSOEren gobernuak egun haietan Euskal Herrian, ETAri aurre egiteko antolaturiko planari egiten zion erreferentzia.

1987an atera zuten beraien bigarren lana. "No te muevas" zuen izena eta berien abesti esanguratsuenak eta ospetsuenak bildu zituzten bertan.

Diska atera eta gero, taldeak urte batzuetan utzi egin zuen, noizean behin kontzerturen bat emanez. 994ean berriro batu ziren Hiesaren aurkako kontzertu bat emateko eta urte bat beranduago, kontzrtu horretan grabaturiko zuzeneko diska atera zuten, "Hiesari aurre egiten" izenarekin.

Beti izan zituzten bere erortzeak drogen munduan, eta horrek kontzertu askotan taldekideren bat ez zen jotzeko gai. Baina benetako zorigaitza 1997an gertatu zen, Portu bere pisuan gaindosi batek hila aurkitu zutenean.

Porturen galera taldearentzat kolpe handia izan arren, kontzertuak ematen jarraitu zuten, bere anaiak, Xabik, Baxulari egiten jarraitu zuelarik.

Taldeak kontzertuak ematen jarraitu zuen 2003an Karlos, "Mahoma" hil zen artem orduan taldeak utzi egin zuen, nahiz eta noizean behin beste partaide batzuekin kontzerturen bat eman.



2005ean "Punkaren 25 urteko historia bizia - Historia viva del punk" DVD-CD dokumentala argitaratu zuten, Iker Barandiaran eta Iban Toledo kazetarien laguntzaz. bertan taldearen historia, kontzertuak eta argitaratu gabeko 14 kantu agertzen dira.




Rip eko taldekideak: Yul, Portu, Txerra eta Karlos


Bizkaian Eskorbuto eta Araban Cicatriz edo Tijuana in Blue egon baziren, Gipuzkoako eta seguruenik Euskal Herriko Punk talderik esanguratsuena edo zuzenena behintzat Rip izan zen dudarik gabe.

Punk EHn

80. hamarkadaren hasieran, txupa beltzak, gangarrak, musika azkarra... agertzen hasi ziren. Britaniar irletako korronte bat zetorren Euskal Herrira. "No future" (ez dago etorkizunik) eta desobedientzia ziren bere ikurrak. Punka zen, 70. hamarkadan ingalaterrako hiribarrenetatik zetorren korrontea, ezetzaren eta inkonformismoaren kultura. Punka moda bat izateaz gain bizitzeko modua ere bazen, pentsatzeko modua, ezarritako guztiaren ukatzea eta alternatibaren bilaketa.

Punk musika, rockaren burla bezalako bat izan zen hasiera batean. Honen gehiegizko komertzializazioarekin haserre zeuden gazteek, rockaren bertsio soil eta zakarrago bat sortu zuten, kontsumismoaren eta gizartearen aurka protesta egiteko. The Kinks, The who eta Beatles bezalako taldeak zituzten oinarritzat, baina zerbait ezberdina egiteko ideiarekin.



Sex pistols, The clas eta the Dmaned izan ziren Britaniar talderik ospetxuenak. Baina Estau Batuetan ere Ramones edo The Dictators bezalako taldeek beraien garrantzia hartu zuten. Beraien arazoak eta gizartearekiko desadostasuna azaltzeko, musika eta estetika deigarria erabiltzen zuten.

Garai haietako abesti batzuk dira hauek:
Sex Pistols- Anarchy in the UK:
http://www.youtube.com/watch?v=LOy8zvmIgvo

The Clash - I Fought The Law
http://www.youtube.com/watch?v=16u0wwCfoJ4

Ramones - Pinhead
http://www.youtube.com/watch?v=6BBfybCPkjA&feature=related



Euskal Herrira 80. hamarkadan hasi ziren lehen talde punkak sortzen, RIP, Eskorbuto, Cicatriz... beste askoren artean. garai hartan sortu zeneko talde multzoa izendatzeko RRV (Rock Radical Vasco) izena erabili da askotan. Multzo honetan, Punk musika ezezik, estilo askotako taldeak sartu ziren, adibidez Hertzainak eta Kortatu taldeen ska-reggae, edo etsaiak taldearen rock bortitza edo hard rocka. Talde kopurua handiagoa izan zen arren hauek izan ziren garai haietako panorama musikala definitzen dutenak.

Hurrengo sarreretan talde hauei buruzko informazioa eta abesti batzuk jartzen saiatuko nahiz espero dut zuen gustokoa izatea.

hauek ziren RRV deritzona betetzen zuten taldeak:
Etsaiak
Baldin Bada
BAP!!
Barricada
Cicatriz
Delirium Tremens
Eskorbuto
Hertzainak
Jotakie
Korroskada
Kortatu
La Polla Records
Leize
M.C.D.
Potato
RIP
Tijuana in Blue
Txorromorro
Skalope
Vómito
Vulpess
Zarama
Zer Bizio?

2009-10-18

Diska berriak

Diska berria plazaratuko dute Gari, Betagarri eta Barricadak udazken honetan.

Gariren diskak, "16 lore" izango du izenburu, bertan artistaren iragan musikalari egiten dio begirada. Hertzainak taldean abesten zueneko garaietako abestiak eta bere bakarlari garaiko abestiak izango dira bertan, denak goitik behera birpasatuak eta berriz grabatutakoak. Lan berria akustikoan eginiko lan soila da, bertan kolaboratzaile asko izan dira, Patty Smith beraien artean.

"La tierra esta sorda", da Barricadak azaroaren 3tik aurrera salgai jarriko duen diska berriaren izena. Hiru urte luzeko prestakuntzaz geroztik Txantreakoek diska berria prest dute jada. Taldeak oraingoan iraganera begira jarri eta 36ko gerra zibilean kokatu dituzte letrak. 18 kantuz osatutako CDaz gahin, hauen letrak azaltzen dituzten 184 orrialdeko liburuxka ere izango du.

Betagarriren lan berria "Bizitzari Txistuka" izango da eta urriaren 29an espero dute plazaratzea. Diskak orain arte izan duten bideari jarraitzen dio rock/ska/reggae estiloarekin. Azken kontzertuetan abesti berri batzuk jo dituzte beraz, taldearen jarraitzaileek entzunak izango dituzte haiteko batzu.

Woodstock 40 urte


Bake eta amodiozko hiru egun, izan zen 1969. urtean ospatu zen Woodstock jaialdiaren leloa. Jaialdia, gaur hain xelebreak iruditzen zaizkigun hippy haien, eta estatu batuar gazte askoren protesta bidea izan zen. Gure garaiko jaialdirik ospetsuena eta agian esanguratsuenak 40 urte bete zituen joan den abuztuan eta hamar urterik behin ospatzen joan da lehen hartatik, hala ere egungoa izan zen 60. hamarkadako izpirituaren muina bizi-bizi zuena.



Jaialdiak iraun zituen hiru egunetan, oraindik ere, garaiko ospea edo gehiago duten, 32 talde eta abeslari izan ziren, Jimi Hendrix, The Who, Santana, Janis Jopiln eta Creedence C. R… esanguratsuenak. Gaur egun rock klasikoaren atalean aurkitu ditzakegun talde eta abestiak izan ziren haiek, garai bateko historia kontatzen dizkiguten soinuak, gaur egun jadanik oso gutxitan entzuten diren modukoak. Blues, rock, jazz, country eta antzeko estiloak entzun zitezkeen jaialdian zehar, dena LSD eta Marihuanarekin gogortua, bidaia psikodelikorako eta liberaziorako aproposa


Woodstock jaialdiko zeinbait abesti:

Joe Cocker - A Little Help From My Friends
http://www.youtube.com/watch?v=uQYDvQ1HH-E


Santana - Soul Sacrifice
http://www.youtube.com/watch?v=XnamP4-M9ko

Jimi Hendrix - Voodoo Child
http://www.youtube.com/watch?v=-hDf-CyAtu4&feature=related

The Who - My Generation
http://www.youtube.com/watch?v=tBMos92heq0&feature=related


Musika hura “kontrakulturaren” soinua zen, garai hartan EE.BB. bizi zuten Vietnamgo guda eta arraza desberdintasun arazoak zirela medio, bakearen eta amodioaren aldeko erantzuna zen hura, drogek, sexuak eta lorek inguratuak, dantza egitea arraza, sexu edo edade guztietako pertsonek.

Musikaldiak abuztuaren 15etik 18ra iraun zuen eta antolatzaileek hasieran 200.000 pertsona espero bazituzten ere 500.000 izan ziren bertaratu zirenak. Sortzaileek diru galera handiak izan zituzten hasiera batean, baina musikaldiaren inguruan egindako dokumentalak ikaragarrizko arrakasta izan zuen eta galdutakoa gehi irabaziak lortu zituzten. Jaialdian hiru hildako, bi jaiotze eta inguruan batu zen jende multzoa hain izan zen handia, errepideak ezin zitezkeela erabili eta jatekoa eta erizaintza helikopterotik eraman behar izan zituztela.

Woodstockeko jaialdian, musika ezezik ideien askapenaren eta garai berrien itxaropena zuen gizarte baten ikurra izan zen, hippyen garaia bukatzear zegoen eta beraien ideien muina biltzen zuen jaialdi hark.

Informazio gehiago:
http://es.wikipedia.org/wiki/Festival_de_Woodstock
http://www.taringa.net/posts/info/1670680/Woodstock-_'69-en-n%C3%BAmeros-%5BInteresante%5D.html

2009-10-08

Hasteko...

Nire lehen sarrera da hau, beraz zeren inguruan idatziko dudan azalduko dizuet, behintzat ideia bat egin dezazuen. Blogaren izenak berak adierazten duen bezala musikaren inguruan ibiliko da . Gai honen inguruan asko esan daiteke, musika bezalako gai bat infinituraino zabaldu daiteke eta, baina ezta hori nire ideia. Nire hasierako ideia, rockaren eta honen inguruko guztiari buruz (estiloak, historia, musikari, ospetsuak, talde berriak...) hitz egitea da, baina edozein aukera eta proposamenetara dago zabalik.